Gales kapela edo galestar kapela (galesez: Het Gymreig, ingelesez: Welsh hat) Galesko emakumeek usadioz janzten zuten kapela luze eta beltz bat da.

Galestar emakumeak gales kapela jantzita.

XVIII. mendean Europan erabiltzen ziren kapela luzeen ondorengoa da, Galesen 1830eko hamarkada inguruan orokortu eta sustraitu zen, eta XIX. mendean galestar emakumeen artean erabilera asko hedatu.

Gaur egun emakume eta neska gazteen galestar jaialdi folklorikoetan eta ospakizunetan jantzi ohi dute, nagusiki San Dabid egunean (Galesko Santu Zaindaria, martxoaren 1a). 1900eko hamarkadan oraindik emakume batzuk erabiltzen zuten arreen, jada modatik pasatua zegoen, eta XX. mendearen hasierarako baserri giroko eremu batzuetara mugatua.