Galdaramuño
Euskal Herriko mendia
Galdaramuño edo Galdaramiño (669 metro) Elgetako Mendietaren mendi bat da, Soraluze, Elgeta eta Eibar artean dagoena.
Galdaramuño | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 669 m |
Prominentzia | 93 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°10′01″N 2°28′19″W / 43.166944°N 2.471944°W |
Mendikatea | Elgetako mendiak |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Elgetatik |
Luberri | Luberri |
Arraotz (576 m) eta Azurtza (505 m) mendiekin batera, mendikate txikia sortzen du Elgetako mendatean. Soraluze aldean Sagar errekaren harana du hegalpean.
1975ean AP-8 (Bilbao- Behobia) egiteko, bere tontorrean komunikazio-antena batzuk eraiki zituzten. Horretarako hormigoizko errepdide bat egin zuten.
2009tik Galdaramiño mendi lasterketa ospatzen da. Gaur egun proba honek 18 km eta 930 metroko desnibel positiboa du. Lasterketa Eibarko Urki auzotik abiatu eta bukatzen da, tartean Galdaramiño (669 m), Azkonabitza (726 m), Topinburu (590 m) eta Ilordo (525 m) mendiak igotzen direlarik.
Abiapuntuak aldatu
- Elgetatik (45 minutu).
- Eibartik (ordu bat eta erdi).
- Soraluzetik (ordu bat eta 45 minutu).
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |