Ireki menu nagusia

Galaxia operazioa 1978an[1] eta Espainiako trantsizioan zehar estatu kolpe bat emateko egitasmoak jaso zuen izendapena da, laisterrera gertakariaren larritasuna kendu edo garrantzia ezkutatzearren, "kafetegiko solasalditxo edo hitz-aspertu arrunt bat" besterik ez izatearen itxura eman nahi izan zitzaion. Izendapena 1978ko azaroaren 11n espainiar militarrak konplotaren xehetasunak prestatzeko asmoz bildu ziren tokiaren izenetik datorkio, Madrilgo Galaxia kafetegia, gaur egungo Van Gogh Café delakoa. Bileran parte hartu zuten goi mailako ofizialek garai hartan Espainiar Estatuan frankismotik demokraziara igarotzeko abiatu zen prozesua geldiarazi edo eteteko asmoa zuten.

Galaxia operazioa
Edificio Galaxia.JPG
Datuak
Data 1978ko azaroaren 11
Gertakaria 1978ko azaroaren 17an estatu-kolpe bat burutzeko konplota eta bilera
Kokapena Galaxia kafetegia, Madril, Espainia
Galaxia operazioa hemen kokatua: Madril
Galaxia operazioa
Galaxia operazioa
Galaxia operazioa (Madril)

Espainiar nazionalismoaren joera beti gertakari hau ezkutatu, isilduarazi edota zeukan larritasun edo garrantzia kentzearena izan da.

EgitasmoaAldatu

Estatu kolpea gauzatzeko aurreikusitako data 1978ko azaroaren 17an izan zen, hain zuzen ere, Joan Karlos I.a Espainiakoaren Mexikorako bisitaldiarekin bat egin zezan. Egitasmoaren arabera, espainiar militarrek Moncloako jauregia bereganatu eta Espainiako Gobernu osoa atxilotuko zuten, une horretantxe Adolfo Suárezen presidentziapean Ministroen Kontseilua ospatzen egongo zirela jakitun baitziren. Ondoren, atzerrian zegoen espainiar erregeak "salbazio nazionalerako" behin-behineko gobernu bat osatu zezan beharturaziko zuten. Operazio honen hiru arduradun nagusiak honakoak izan ziren: Antonio Tejero, Goardia Zibilaren teniente kolonela; Ricardo Sáenz de Ynestrillas, Espainiako Poliziaren kapitaina; eta gaur egun oraindik ere bere nortasuna inoiz ezagutzen ez den Estatu Nagusiko kolonel bat[2].

Elkar harturiko militarrez gain, bilera hartan Espainiako Polizia Armatuaren kapitain bat, Espainiako Polizia Armatuaren Akademian zegoen Infanteriako komandante bat, eta Infanteriako Estatu Nagusiko komandante bat ere bazeuden. Bertsio ofizialaren arabera, azken hiru hauek bere goi agintari militarrei bileraren izatearen berri berehalakoan eman zieten, horrek konplota desegitea ahalbideratu omen zuen. Hiru militar hauek gerra-kontseilu batean epaituak izatea ekidin zuten.

OndorioakAldatu

1980ko maiatzaren 8an konplotaren arduradun nagusiak izatearen susmagarri nagusiak ziren Tejero eta Ynestrillas epaituak izan ziren. Biek epaiketan Galaxia kafetegiko bilera «estatu-kolpe bat gauzatzeko aukera batu buruzko eztabaida teoriko bat" izan zela baieztatu zuten, eta inolaz ere ez benetazko konplota. Zigorrak leporatzen zitzaizkien konplot karguekin parekatuz gero, oso apalak izan ziren: fiskalak Tejerorentzat sei urteko ezpetxe zigorra eskatu zuen, eta Ynestrillasentzat bost urtetakoa, baina lehenak zazpi hilabete eta egun bateko espetxe zigorra, eta bigarrenak sei hilabete eta egun bateko ezpetxe zigorra, besterik ez zuten jaso izan. Bietako bakar batek ere ez zuen bere maila militarra galdu, eta ez hori bakarrik, araudi militarraren arabera bere kargu igoera txanda iritsi zitzaionean Ynestrillas komandante kargura igo zuten. Konplotaren hirugarren arduraduna izatea leporatzen zitzaion militar ezezaguna nor izan zen jakiteko modurik ez zen inolaz ere egon.

Hori gutxi balitz, militar hauek Espainiako trantsizioa eta demokraziaren aurka konspiratzen jarraitu zuten, 1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpearen arduradunak bilakatuz.

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu