Gala Plazidiaren mausoleoa

Gala Plazidiaren Mausoleoa» orritik birbideratua)

Gala Placidiaren mausoleoa (Ravenna, Italia) Honorio enperadorearen arreba Gala Placidiaren hilobi monumental ospetsu bat da. 425 eta 430 artean eraikia, Gizateriaren Ondarearen zerrendan 1991n inskribatutako Ravenako zortzi egituretako bat da. Haiek markatzen dute arte paleokristauaren eta bizantziarraren arteko trantsizioa. Unescoko adituek adierazi zuten bezala, "Mosaikoekin egindako monumentu guztien artean zaharrena eta ondoen kontserbatua da, eta aldi berean, artistikoki perfektuenetako bat".

Gala Plazidiaren mausoleoa
Mausoleo di Galla Placidia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Early Christian Monuments of Ravenna
[[]]
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Emilia-Romagna
ProbintziaRavennako probintzia
Italiako udalerriRavenna
Koordenatuak44°25′16″N 12°11′49″E / 44.421021°N 12.197077°E / 44.421021; 12.197077
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaGala Plazidia
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Ravenna-Cervia (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaArkitektura paleokristaua
bizantziar arkitektura
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia788-001
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
Bisitariak urtean124.000
Kontaktua
Helbideavia San Vitale, 17 eta via G. Argentario 22 ‒ Ravenna (RA)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Arkitektura aldatu

Mausoleoak gurutze greziar formako oinplanoa du, eta habearte nagusia transeptua baino luzeagoa da. Eraikina desagertutako Gurutze Santuaren elizako nartexari atxikita zegoen. Hileta izaera duen eraikina da, baina martirikoa ere bada, beranduago San Lorentzori eskaini baitzitzaion.

Kanpoko itxurari dagokionez, oso itxura klasikoa du: adreiluzko eta harrizko fabrika, argamasaz lotuak. Eraikinak arku itsuak ditu kanpoaldean, eta tegula lauz estalitako teilatua, erdiko gorputzean lau isurkikoa eta alboetan bi isurikoa.

Bere berritasun handiak, barnealdean eta oinplanoaren forman ikus daitezke: gurutzadura, kupula okatu ez trasdosatu batekin ixten da, eta, alboetan, kanoi-gangekin. Hormak mosaiko aberatsekin ornatuta daude. Kupula ere mosaikoz estalia dago, apostoluetako zortzi irudikatuz eta ontzi batetik edaten ari diren usoen irudi sinbolikoak. Beste lau apostoluak zeharkako nabeko gangetan irudikatuta daude; atearen gainean "zeruko pastorala" dago, hau da, Jesukristo Artzain Ona bezala, gaztea, bizarrik gabea, ile uhinduduna eta ardiz inguratua; beste aldean, San Lorentzoren irudikapena bezala interpretatzen den gai bat dago. Harrizko panel mehe eta zeharrargiek argia leihoetatik egiturara pasatzea ahalbidetzen dute. Bere dekorazio guztia eta sarkofagoak kontserbatzen dira.

Dekorazioak (kristau motiboetan oinarritua) sinbolismo garrantzitsu bat du, landare gaiak (paradisua gogora ekarriz) apainketa geometriko eta figuratiboarekin konbinatuz (martiriak, apostoluak, aingeruak, etab.). Absideak, izkinetan aingeruak dituen zeru izartsu baten dekorazioa du.

Eraikinak (antzina Gurutze Santuari eskainitako eliza zabalago baten oratorioa) hiru sarkofago ditu; horietako handiena Gala Placidiakoa zela esaten da, eta bere baltsamatutako gorputza hemen jarri zela, eserlekuan, mantu inperialarekin jantzita; 1577an, ordea, sarkofagoaren edukia istripuz erre zen. Eskuineko sarkofagoa Valentiniano III.a enperadoreari edo Honorio enperadore zen Gala Placidiaren anaiari ematen zaio. Ezkerrekoa, Gala Placidiaren senarrari ematen zaio, Konstantzio III.a enperadorea.

Bibliografia aldatu

  • S. Bottari, Treasures of Christian Art. Ravenna; The Mausoleum of Galla Placidia, Bolonia, 1966.
  • G. Bovini, Ravenna Mosaics, Nueva York-Greenwich, 1956.
  • F.W. Deichmann, Frühchristliche Bauten und Mosaiken von Ravenna, Baden-Baden, 1958.
  • P.L. Zovatto, Il mausoleo di Galla Placidia; architettura e decorazione, Ravenna, 1968.