Gaio Kasio Longino (kontsula K.a. 73an)

Gaio Kasio Longino (kontsula K. a. 73an)» orritik birbideratua)

Gaio Kasio Longino, K.a. 73ko kontsul erromatar bat izan zen, Marko Terentzio Varron Lukulorekin batera. Kasiok eta bere kideak, lex Terentia Cassia deritzon legea onartu zuten, Senatuari, alea Sizilian erostea eta Erroman prezio baxuan saltzea agintzen zuena. Hurrengo urtean, K.a. 72an, Galia Zisalpinako prokontsul bezala, Hirugarren Gerra Serbilean, Kasio, Espartako eta honen jarraitzaileak geldiarazten saiatu zen Modena inguruan, esklabuen armada, okupatu gabeko Galian zehar igarotzea saiatzen ari zenean, baina berebiziko porrot bat jasan zuen, eta ozta-ozta irten ahal izan zen bizirik. Bi urte beranduago, lekuko bezala deklaratu zuen Gaio Verresen aurka, Sizilia gobernatu zuenean izan zuen ustelkeriagatik bere aurka egindako epaiketan. K.a. 66an, Kasiok, lex Manilia deritzon legea babestu zuen, Mitridates VI.a Pontokoaren aurkako gerraren agintaritza, Ponpeio Handiari ematen ziona. Zizeronen lagun handi bat izan zen, honek, pretore bezala, Kasio babesteko hitzaldi ospetsu bat egin zuelarik.

Kasio Longino hau, ziuraski, Julio Zesar hil zuen Gaio Kasio Longinoren aita izan zen.


Aurrekoa
Luzio Lizinio Lukulo eta Marko Aurelio Kotta
Erromatar kontsula Marko Terentzio Varron Lukulorekin
K.a. 73
Ondorengoa
Luzio Gelio Publikola eta Gneo Kornelio Lentulo Klodiano