Gabriela Schloesser

Gabriela Schloesser Bayardo (Tijuana, 1994ko otsailaren 18a) nazioarteko arkulari mexikarra da.

Gabriela Schloesser
Bizitza
JaiotzaTijuana1994ko otsailaren 18a (28 urte)
Herrialdea Mexiko
 Herbehereetako Erresuma
Familia
Ezkontidea(k)Mike Schloesser (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaXochicalco University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarkularia

Twitter: gabrielabayardo Edit the value on Wikidata

Ibilbide profesionalaAldatu

2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan Mexikoko taldeko kide izan zen. Bigarren errondara iritsi zen Lisa Unruh alemaniarrak kanporatu aurretik.[1] Brontzezko domina irabazi zuen Medellínen, Kolonbian, egin zen 2016ko Munduko Arkularitza Kopako taldeen lehiaketan. 2017an, herbeherar batekin ezkondu ondoren, "Gabriela Schloesser Bayardo" izena hartu zuen eta nazionalitatea lortu zuen. Ordundik Herbehereak ordezkatzen ditu lehiaketetan,[2] horretarako nazioarteko lehiaketetatik derrigorrezko urtebeteko etenaldia bete behar izan zuen. 2018ko Munduko Arkularitza Kopako hirugarren jardunaldian egin zuen debuta Herbehereetako atleta gisa.[3]

2019ko ekainean, zilarrezko domina irabazi zuen Munduko Arkularitza Txapelketako banakako proba mistoan, Sjef van den Bergekin batera, Lee Woo-seok eta Kang Chae-Young hego korearrek garaitu eta gero.[4] Handik gutxira, 2019ko Minskeko Europako Txapelketan Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetara joateko pasaportea lortu zuen finalaurrekoetara iritsiz, 1996az geroztik olinpiar proban postu bat irabazi zuen lehen arkulari holandarra bihurtuz. Finalerdietan Tatiana Andreoli italiarraren aurka galdu arren, brontzea lortu zuen Anna Balsukova errusiarra garaituta.[5]

2021eko maiatzaren 23an, Van Den Berg-ekin batera, arku errekurbatu mistoko proban lehen postua lortu zuen 2021eko Munduko Arkularitza Kopan, bikoteak Diya Siddique eta Ruman Shana bangladeshtarrei irabazi ondoren.[6] 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, talde mistoen lehiaketan zilarrezko domina irabazi zuen Steve Wijlerrekin batera,[7] Herbehereek arkularitzan egindako historiako emaitzarik onena lortu zuten.

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2020 Tokio   Japonia   Talde mistoa
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2019 's-Hertogenbosch   Herbehereak   Talde mistoa

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Arquera Gabriela Bayardo, eliminada en Río 2016» El Universal 2016-08-10 (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  2. (Gaztelaniaz) «Tokio 2020. Gabriela Bayardo, la mexicana que representó a Países Bajos y ganó medalla» El Universal 2021-07-24 (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  3. (Ingelesez) «Gabriela Bayardo debuts for Netherlands in Salt Lake City» World Archery (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  4. (Nederlanderaz) «Zilver voor Van den Berg en Bayardo bij WK handboogschieten» nos.nl (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  5. (Nederlanderaz) «Handboogschutter Bayardo wint brons en mag naar Spelen» nos.nl (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  6. (Ingelesez) Report, Star Sports. (2021-05-23). «Ruman, Diya lose in final» The Daily Star (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  7. (Gaztelaniaz) acirilo. (2021-07-24). «Gabriela Schloesser, la méxico-holandesa que ganó plata en tiro con arco mixto en Tokio 2020» Record.com.mx (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).

Kanpo estekakAldatu