Gabriel Bacquier

Gabriel Bacquier (Béziers, Frantzia, 1924eko maiatzaren 17a - Lestre, Frantzia, 2020ko maiatzaren 13a) frantses baritonoa izan zen.

Gabriel Bacquier
Bizitza
Jaiotza Béziers1924ko maiatzaren 17a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Lestre2020ko maiatzaren 13a (95 urte)
Hezkuntza
Heziketa Parisko Kontserbatorioa
Ikaslea(k) Jean-Luc Chaignaud
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta opera abeslaria
Enplegatzailea(k) Parisko Kontserbatorioa
Jasotako sariak
Ahots mota baritonoa
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm0045865

Parisko Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak, eta kantu, opera eta opera komikoa ataletan saria lortuz graduatu zen. José Beckmansen konpainian eta Bruselan kantatu ostean, Pucciniren Madama Butterfly obrarekin debutatu zuen Parisko operan, baina 1960an Mozarten Don Giovanni obrako pertsonaia nagusiaren rola kantatu izanak egin zuen ospetsu. Gero munduko antzoki nagusietan kantatu zuen. Hona Bacquierrek interpretatu zituen paperetako batzuk: Scarpiarena Pucciniren Toscan; Almaviva kondearena Mozarten Figaroren ezteiak obran; eta Verdiren Falstaff eta Debussyren Pelléas eta Mélisande obretako protagonista nagusien paperak.

ErreferentziakAldatu