Moriskoen matxinada 1568ko Eguberrian hasi zen. Errebolta 1569ko apirilean Bentomizera zabaldu zen, Almueden moriskoaren eskutik. Almueden emaztea Canillas de Aceituno herrian kristauen preso zegoen eta, askatzeko asmoz, hara joan zen Almueden, Andrés el Xorairán eta Abén Audalla lagunarekin. Morisko hauek lagunduta, La Axarquía eta Málagako mendien lurraldetako moriskoak gailurretara igo ziren matxinadarekin bat egiteko. Orduan, Arévalo de Zuazo 1500 gizonekin haien kontra joan zen baina garaitua izan zen.
1569ko ekainaren 11an, Luis de Requesensek, 6000 soldadu mertzenarioen aginduan, ofentsiba gogor bat egin zuen matxinatuekin bukatzeko. Borrokan 2.500 morisko inguru hil ziren. Ondorioz, lurralde horietako bizirik gelditu ziren morisko guztiak kanporatuak izan ziren. Lurraldea jenderik gabe gelditu zen eta populatzeko beste lurraldetako kristauak eraman zituzten. 1571n, bestetik, Joan Austriakoak Alpujarrasko matxinada erabat itzali zuen.