Ireki menu nagusia
Friedrich Ernst Schleiermacher

Friedrich Ernst Schleiermacher (Breslau, 1768ko azaroaren 21 - Berlin, 1834ko otsailaren 12a) alemaniar teologoa izan zen.

BizitzaAldatu

Teologia-ikasketak egin zituen Hallen, eta apaizturik Berlinen bizi izan zen 1796-1802 bitartean. 1804-1807 bitartean irakasle izan zen Halleko Unibertsitatean. 1807. urtean Berlinera itzuli zen, eta hango unibertsitatean teologia-irakasle izan zen, hil zen arte.

Platon, Spinoza, Jacobi eta Kantek eragin handia izan zuten Schleiermacherren filosofian. Arrazoi praktikoaren izatea, eta arrazoi praktikoaren eta teorikoaren arteko desberdintasuna izan zituen abiapuntu, gizabanakoaren indibidualtasuna eta inguru historikoa kontuan hartuz. Schleiermacherren arabera, ezagutza dialektikaren bitartez lortzen da. Erlijioari dagokionez, sentimenduek eta norberaren bizipenek erlijiotasunean duten garrantzia agertu zuen.

Obra nagusiak: Der christliche Glaube (1821-1831, «Kristau sinesmena»); Über die Religion: Reden an die Gebilden unter ihren Verächtern (1799, «Erlijioaren inguruan: gaitzesten dutenentzat hitzaldiak»).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Ernst Schleiermacher