Friedrich Kasiski (1805eko azaroaren 29a, Człuchów, Polonia1881ko maiatzaren 22a, Neustettin Alemania) Prusiako infanteriako ofiziala zen, baita kriptografoa eta arkeologoa ere.

Friedrich Kasiski
Bizitza
JaiotzaCzłuchów1805eko azaroaren 29a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaSzczecinek1881eko maiatzaren 22a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, kriptografoa, matematikaria eta arkeologoa

1863. urtean Kasiskik 95 orritako liburua publikatu zuen, "Die Geheimschriften und die Dechiffrierkunst" (euskaraz, "Idazketa sekretua eta deszifratzearen artea") deitutakoa. Ordezkatze polialfabetikoko metodoak deszifratzeko publikatu zen lehen liburua izan zen, gehienbat Vigenére-ren metodoa erasotzekoa (hala ere, aipatzekoa da Charles Babbagek lortua zuela, baina ez zuela publikatu).

Metodoak errepikatutako sekuentzia zatiak analizatzen zituen, eta honek gakoaren luzera lortzeko aukera emanez. Teknika hau "Kasiskiren analisi" izenaz ezagutzen da. Kasiskiren lorpenak ez ziren baloratu une hartan, eta arkeologian hasi zen. Hurrengo urteak Neustettin-en eman zituen. The codebreakers liburuan, David Kahnek hurrengoa esan zuen: "Kasiski maiatzaren 22an hil zen, 1881. urtean, kriptografian matxinada bat eragin zuela jakin gabe".