Ireki menu nagusia

Fredericke «Friedl» Dicker-Brandeis (Viena, Austria, 1898ko uztailaren 30aOświęcim, Polonia, 1944ko urriaren 9a) Auschwitz-Birkenau Alemania naziko kontzentrazio eta sarraski esparruan eraildako judu emakume artista eta hezitzailea izan zen.

Friedl Dicker-Brandeis
Friedl Dicker-Brandeisová (1898-1944).jpg
Bizitza
Jaiotza Viena1898ko uztailaren  30a
Herrialdea  Austria
 Txekoslovakia
Heriotza Auschwitz1944ko urriaren  9a (46 urte)
Hezkuntza
Heziketa Bauhaus
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta pedagogoa
Lantokia(k) Praga eta Terezín

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Fredericke “Friedl” Dicker familia txiro batean jaio zen, bere aita paper denda batean lan egiten zuen eta bere ama txikia zenean hil egin zen (1902an). Aita berriz ezkondu bazen ere amaren figura faltan izana traumarik handiena suposatuko zuen bere bizitzan.

1909tik 1912ra Vienako emakume eskolara joan zen.

1914an argazkigintza eta teknologia ikasketak egin zituen Arte Grafikoen Ikerkuntza Zentroan. Bere graduazioaren ostean eta txontxongiloen antzerkiei buruz zeukan experientziarekin 1914tik 1916ra Ehungintzako departamentuan inskribatu zen Vienako arte eta lanbideko Eskolan. Han Franz Cižek-en ikaslea izan zen, honek bere ikasleen barne mundua sustatzen zuen bere klaseetan.

1916an Johannes Itten-en eskola pribatuan sartu zen. Honek margolari, irakasle, idazle eta diseinatzaile espresionista Suitzarrak progresio espiritual bat bezala azaltzen zuen artea. Eskola honetan Franz Singer eta Anny Worttiz ezagutu zituen.

Baita ere garai honetan musika interesatzen hasi zitzaion eta armoniari buruzko kurtso batean parte hartu zuen Arnold Schoenberg-en eskolan. Handik ateratako musikalari pare batek abestiak eskaini zizkioten honi.

1919an Johannes Itten jarraitu zuen Bauhaus-era, Weimarren, non ikasi eta geroago lan egin zuen irakasle bezala. Ehungintzan, enkuadernaketan eta tipografia tailerretan murgilduta egon zen, Walter Gropius, Oskar Schlemmer eta Paul Kleerekin batera.

1923an ikasketak bukatu ondoren Franz Singer-ekin Werkstätten Bildender Kunst (artea modelatzeko tailerra) estudioa ireki zuen Berlinen. Han egiten zituzten lanak era askotarikoak ziren; enkuadernaketak, ehunen dekorazioa, baita umeentzako jostailuen sorkuntza ere. Dekorazio eta janzkera diseinuak egin zituzten Berthold Viertel antzerkirako.

1926an Vienara bueltatu zen Franz Singer-ekin batera eta beste estudio bat sortu zuten Singer & Dicke deiturikoa. Arkitekturari begirako lanak burutu zituzten, Barne diseinua, altzari berritzaileak… Hauek sarituak izan ziren exposizio batzuetan. 1930ean adimena suspertzen zituzten jostailuak ere sortu zituzten.

Singer eta Dicken erlazioa arazoak izan zituenez hau apurtzea erabaki zuten. 1931an Friedl bere estudio propioa ireki zuen. Hezitzaile bezala hasi zen Vienako hiria irakasletzat gonbidatu zuenean.

1934an preso hartu zuten komunismoarekin zerikusia zituen ekintzak gauzatuz gero.

Askatu zutenean Pragara joan zen, Nazismoa gero eta indar handiagoa hartu baitzuen europa zentralean. Behin Pragan bere lengusuarekin Pavel Bandeis ezkondu zen, honek Txekiar herritartasuna lortu zuelako.

Denbora hau margolaritzari eskaini zion, arte konstruktibistatik arte figuratibora aldatu zen. Dekorazio artistikoan eta barne diseinuan lan egiten jarraitu zuen, Grete Bauer-Fröhlich ekin batera (antzinatik Bauhauseko laguna zena).

Alemaniatik etorri ziren erbesteratutako politikarien seme-alabekin lan egiten hasi zen. Hauekin Johanes Itten-ekin ikasitako sistema praktikan jarri zuen.

Pragan egon zen bitartean politikan oso murgildua egon zen 1938ra arte.

Friedl eta bere senarra Hronov-era joan baitziren, B.Spiegler & Sons frabrika textilera.

Diseinatzaile bezala Vystava 38 Nachod saria eman zioten.

Bigarren Mundu GerranAldatu

1942ko udazkenaren amaieran senar-emazteak erbesteratu zituzten Terezin-era. Friedl umeei arteari buruz irakatsi zien. Espresio artistikoaren bidez terapia eskainiz. Haurren psikologiari buruz asko ikasi zuen.

1944an bee senarra Auschwitz-era eraman zuten eta bera hau jarraitu nahian aldaketa eskatu zuen. Auschwitz-era joan baino lehen 4.500 irudi zituzten bi maleta eman zizkion emakumeen etxearen arduradunari.

Friedl 1944ko urriaren 9an hil zuten Auschwitzen.

OndareaAldatu

Gerraren ondoren, Willy Groagek, L410ko Nesken Etxeko zuzendariak kontzentrazio-esparruetan umeek eginiko irudiak gordetzen zituzten maletak, Pragako komunitateari eskaini zituen. Maletetan zeunden 4.500 irudietako autoreak 660 izan ziren, hauetatik 550 hil zituzten, gaur egun irudiak Judu Museoaren bildumaren parte dira.

BibliografiaAldatu

  • Susan Goldman Rubin: Fireflies in the Dark: The Story of Friedl Dicker-Brandeis and the Children of Terezin, Holiday House Inc New York, 2000, ISBN 0-8234-1681-X
  • Elena Makarova: Friedl, Dicker-Brandeis, Vienna 1898- Auschwitz 19 (Paperback),Elena Makarova: Friedl Dicker-Brandeis. Ein Leben für Kunst und Lehre. Verlag Christian Brandstaetter, Wien, München, 1999
  • Ulrike Müller: Die klugen Frauen von Weimar. Regentinnen, Salondamen, Schriftstellerinnen und Künstlerinnen. - Elisabeth Sandmann Verlag GmbH, München (1. Auflage 2007). Publisher: Tallfellow Press; 1st ed edition(December 31, 1999), ISBN 0-9676061-9-5

ErreferentziakAldatu