Fresh Boaz Yakinek 1994an zuzendutako film estatubatuarra da, Randy Ostrow-k eta Lawrence Bender-ek ekoitzia (cameo batean agertzen da Bender). Stewart Copeland The Police taldeko kideak egin zuen soinu-banda.

Fresh (1994ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1994
IzenburuaFresh
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakrimenezko filma, film dramatikoa eta hood film (en) Itzuli
Iraupena109 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Boaz Yakin
Gidoigilea(k)Boaz Yakin
Antzezlea(k)
Sean Nelson (en) Itzuli
Giancarlo Esposito
Samuel L. Jackson
N'Bushe Wright
José Zúñiga
[[Kategoria:Sean Nelson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



Ekoizpena
EkoizleaLawrence Bender
Konpainia ekoizleaMiramax
Bestelako lanak
MusikagileaStewart Copeland
Argazki-zuzendariaAdam Holender
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York
Argumentu nagusiaxakea
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt0109842 Filmaffinity: 358755 Allocine: 33870 Rottentomatoes: m/fresh Mojo: fresh Allmovie: v131223 TCM: 75673 TV.com: movies/fresh-2000 Netlix: 524745Edit the value on Wikidata
Artikulu hau 1994ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fresh».

New Yorkeko babes ofizialeko etxebizitzetako crack epidemiaren garaian (80ko eta 90eko hamarkaden artean izan zena) kokatutako gangsterren film bat da. Hip hop estiloko film gisa merkaturatu zen, Spike Lee zuzendariak eta beste batzuek irekitako bidearen ildoan, baina polemikarik ere izan zen tartean, beltzen filma izanik, Yakin zuzendaria judu zuria baitzen[1].

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Michael 12 urteko mutikoa da protagonista, Fresh ezizenez, (Sean Nelson da aktorea), eta auzoko gangsterrentzat errekaduak egiten ditu droga garraiatzen, batez ere Esteban jauntxoarentzat (Giancarlo Esposito).

Mutilaren aita xake azkarreko maisu bat da, Samuel L. Jackson-ek gorpuztua, alkoholikoa, eta hala ere, xakearen bidez semea hezitzen saiatzen da. Xake ikasgaietan inspiratuta egoerari buelta eman nahi dio Freshek, bere arreba adiktoa (N'Bushe Wright) eta bere burua ere gangsterren droga mundutik ateratzeko plan bat prestatzen du, zeinean polizia latino baten laguntza ere izango du (Perez sarjentua, José Zuñigak antzeztua).

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «La decadencia del poder negro de Spike Lee» El Confidencial 2017-04-07 (Noiz kontsultatua: 2019-08-13).

Kanpo estekak aldatu