Frederiko Württembergekoa

politikari alemaniarra

Frederiko (alemanez: Friedrich Wilhelm Karl; Treptow an der Rega, 1754ko azaroaren 6a - Stuttgart, 1816ko urriaren 30a) Württembergeko erregea izan zen 1806tik hil zen arte. Aurretik Württembergeko duke (1797-1803) eta hautesle (1803-1806) izan zen.

Frederiko Württembergekoa

printze hautesle


King of Württemberg (en) Itzuli


Duke of Württemberg (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFriedrich I. Wilhelm Karl von Württemberg
JaiotzaTrzebiatów (en) Itzuli1754ko azaroaren 6a
Herrialdea Württembergeko Erresuma
HeriotzaStuttgart1816ko urriaren 30a (61 urte)
Hobiratze lekuaLudwigsburg Palace (en) Itzuli
Familia
AitaFriedrich II Eugen, Duke of Württemberg
AmaMargravine Friederike of Brandenburg-Schwedt
Ezkontidea(k)Augusta Brunswick-Wolfenbüttelekoa  (1780ko urriaren 11 -
Charlotte, Princess Royal (en) Itzuli  (1797ko maiatzaren 18a -  1816ko urriaren 30a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Württemberg (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta aristokrata
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Find a Grave: 35336348 Edit the value on Wikidata

Frederiko II.a Eukeni Württembergeko duke eta Sofia Dorotea Brandenburg-Schwedtekoaren semea izan zen. Karrera militarra egin zuen Frederiko Handiaren gortea eta Bavariako Ondorengotza Gerran borrokatu zuen. 1780an Augusta Brunswick-Wolfenbüttelekoarekin ezkondu zen.

1781ean Prusiako armada utzi zuen eta Sofia ahizparekin joan zen Errusiara. Han, Katalina Handiak Ekialdeko Finlandiako gobernadore izendatu zuten.

Bere lehen emaztea 1788an hil zen eta 1797an Karlota Britainia Handikoarekin, Jurgi III.a Erresuma Batukoa erregearen alabarekin ezkondu zen.

1797an bere aitaren oinordekoa izan zen Württembergeko duke bezala Frederiko III.a izenarekin. 1800. urtean Napoleonen tropek dukerria okupatu zuten eta Frederikok eta bere emazteak Vienara ihes egin zuten. 1803an Inperioaren berrantolaketa bat gertatu zen eta Württembergeko dukerria hautesle bihurtu zen.

Napoleonek, 1805eko abenduaren 26an, Württembergi erresuma bihurtzen utzi zion, frantziar armada soldaduz hornitzearen truke. Frederiko 1806ko urtarrilaren 1ean koroatu zuten errege. Erromatar Germaniar Inperio Santua utzi eta Rhineko Konfederazioarekin bat egin zuen. 1813an Frederikok bandoa aldatu eta aliatuekin bat egin zuen Napoleonen aurka.

Vienako Batzarrak 1815ean errege titulua berretsi zion eta urte horretan Germaniar Konfederazioara batu zen.