Frederick Sleigh Roberts
(«Frederick Roberts» orritik birbideratua)
Frederick Sleigh Roberts (Kanpur, India, 1832ko irailaren 30a - Saint-Omer, Pas-de-Calais, Frantzia, 1914ko azaroaren 14a) ingeles mariskala izan zen.
Frederick Sleigh Roberts | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
| |||||||
Bizitza | |||||||
Izen osoa | Frederick Sleigh Roberts | ||||||
Jaiotza | Kanpur, 1832ko irailaren 30a | ||||||
Herrialdea |
![]() | ||||||
Heriotza | Saint-Omer, 1914ko azaroaren 14a (82 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | San Paulo katedrala | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Abraham Roberts | ||||||
Ama | Isabella Bunbury | ||||||
Ezkontidea(k) |
Nora Henrietta Bews (en) ![]() | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa |
Eton College Royal Military College, Sandhurst (en) ![]() Addiscombe Military Seminary (en) ![]() | ||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta ofizierra | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Adar militarra | Britainia Handiko Armada | ||||||
Gradua |
field marshal (en) ![]() | ||||||
Parte hartutako gatazkak |
Bigarren Boerren Gerra Zipaioen matxinada Second Anglo-Afghan War (en) ![]() Siege of Delhi (en) ![]() Siege of Lucknow (en) ![]() Ambela Campaign (en) ![]() British Expedition to Abyssinia (en) ![]() Battle of Magdala (en) ![]() |
Sandhurst-eko Eskolan egin zituen ikasketa militarrak, eta arrakasta izan zuen 1857ko zipaioen matxinadaren aurka. Abisiniako Kanpainan parte hartu zuen 1868an, eta Indiara itzuli zen gero Afganistan eta Indiako estatuen arteko muga zaintzera. Kabulen ingeles misiolariak hil zituztenez Afganistanen barneratu zen, eta, Kabulez gainera, Kandahar hiriaz ere jabetu zen (1880). Indiako armadako komandante egin zuten 1886an, eta mariskal 1895ean. 1899an ingeles osteen buru izan zen boerren aurkako gerran. Londresa itzuli, eta Ingalaterrako armadako jeneral egin zuten.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.