Fred Sinowatz

politikari austriarra

Alfred "Fred" Sinowatz (Neufeld an der Leitha, Burgenland, 1929ko otsailaren 5a - Viena, 2008ko abuztuaren 11) austriar politikaria izan zen. Austriako kantzilerra izan zen 1983tik 1986ra.

Fred Sinowatz
Fred Sinowatz.jpg
member of the National Council of Austria (en) Itzuli


Hezkuntza ministroa

Bizitza
JaiotzaNeufeld an der Leitha (en) Itzuli1929ko otsailaren 5a
Herrialdea Austria
Talde etnikoaBurgenland Croats (en) Itzuli
HeriotzaViena2008ko abuztuaren 11 (79 urte)
Hobiratze lekuaNeufeld an der Leitha (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
Vienako Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta historialaria
Lantokia(k)Viena
Enplegatzailea(k)Austrian Federal Government (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaAustriako Alderdi Sozialdemokrata

Discogs: 1359180 Find a Grave: 30854042 Edit the value on Wikidata

Burgenlandeko gutxiengo kroaziarreko familia batean jaio zen. 1953an Historian doktoratu zen Vienako Unibertsitatean eta Burgenlandeko estatu-gobernuan lan egin zuen.

Austriako alderdi sozialdemokratako kide izan zen, eta diputatu eta Burgenñand estatuko gobernuko kide izan ondoren, 1971n diputatu federal hautatu zuten. Bruno Kreisky kantzilerrak Hezkuntza ministro izendatu zuen 1971ko azaroan. Hurrengo urteetan, Sinowatzek nabarmen erreformatu zuen Austriako hezkuntza-sistema, gizarte-mugikortasuna lortzeko.

1983ko hauteskundeetan Kreiskyk ez zuen gehiengo absolutua lortu eta Sinowatzek ordezkatu kantziler gisa. Bere koalizio gobernuak hainbat eskandalu eta nazionalizatutako industriaren zorren igoera jasan zituen.

Kurt Waldheim Austriako presidente hautatzearen aurka agertu zen eta kantziler kargua utzi zuen Waldheimek hautatua izatea lortu ondoren.