Fred Lawrence Whipple
Fred Lawrence Whipple (Red Oak, Iowa, AEB, 1906ko azaroaren 5a - 2004ko abuztuaren 30a) estatubatuar astronomoa izan zen.
Fred Lawrence Whipple | |
---|---|
(1927) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Red Oak, 1906ko azaroaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Cambridge, 2004ko abuztuaren 30a (97 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Occidental College (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Joseph Veverka (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Biografia
aldatuKaliforniako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, Los Angelesen. Pluton aurkitu berriaren lehen orbita kalkulatzen lagundu zuen ikasle-garaian. Ikasketak bukatuta, 1931n, eskolak ematen hasi zen Harvard Unibertsitatean, eta bertako irakasle izan zen 1977 arte.
1955etik 1973ra Smithsonian Astrofisika Behatokiko zuzendari izan zen. Argazki-sistema berriak erabiliz meteoroen ibilbideak kalkulatu zituen, eta ia meteoro guztiak kometa-zati hautsiez osaturik daudela frogatu zuen.
1950ean, kometak elur pilota zikinak bezalakoak izango zirela proposatu zuen, hondakinezko geruza isolatzaileen barruan izotzezko bihotza zutelako. Bere proposamena 1986an frogatu zen, Halley kometa igaro zenean egin ziren azterketetan. Bestalde, kometen errotazioa aztertu zuen eta eguzki-sistemari buruzko liburuak idatzi zituen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.