Franz Vranitzky (Viena, 1937ko urriaren 4a) austriar politikaria da. Austriako kantzilerra izan zen 1986tik 1997ra.

Franz Vranitzky


20. Austriako kantzeler federal

1986ko ekainaren 16a - 1997ko urtarrilaren 28a
Fred Sinowatz - Viktor Klima
Austriako Kontseilu Nazionaleko kidea

Bizitza
JaiotzaViena1937ko urriaren 4a (86 urte)
Herrialdea Austria
Hezkuntza
HeziketaVienna University of Economics and Business (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, saskibaloi jokalaria, ekonomialaria eta bankaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
 
Lantokia(k)Viena
Enplegatzailea(k)Austrian Federal Government (en) Itzuli
Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundea  (1997 -
Jasotako sariak
KidetzaClub 45 (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Austriako Alderdi Sozialdemokrata

IMDB: nm2214140 Discogs: 1976452 Edit the value on Wikidata

Ekonomia ikasi zuen eta Austriako saskibaloi selekzioan jokatu zuen. 1962an Austriako Alderdi Sozialdemokratara batu zen eta 1984an Fred Sinowatz koalizio-gobernuan sartu zen Finantza ministro karguarekin.

1986ko ekainean kantziler bihurtu zen Sinowatzen dimisioaren ondoren. Legebiltzarra desegin, azaroan hauteskundeak irabazi eta koalizio gobernu berria osatu zuen. 1990, 1994 eta 1995eko hauteskundeen ondoren ere karguan jarraitu zuen. 1997ko urtarrilean kantziler eta alderdiko presidente karguak utzi zituen.

Austria Europar Batasunean sartzearen aldekoa izan zen, eta, azkenean, 1995ean gertatu zen. 1995ean Karlomagno Saria jaso zuen.