Frantzisko Garai

Frantzisko Garai[1] (Sopuerta[2], 1475- Mexiko, 1523ko abenduaren 27a) bizkaitar militar, esploratzaile eta konkistatzailea izan zen.

Frantzisko Garai
Jamaikako gobernadorea

Bizitza
JaiotzaSopuerta1475
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMexiko Hiria1523ko abenduaren 27a (47/48 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, militarra eta esklabo-trafikatzailea
KidetzaColumbus Conquistador Force (en) Itzuli

BizitzaAldatu

Kristobal Kolonekin joan zen haren bigarren bidaian. Jamaikako gobernari izan zen Diego Kolonen agindupean. Aberastu ondoren, Mississippi ibaia aurkitu zuen espedizioa ordaindu zuen; Alonso Álvarez de Pineda izan zen espedizio buru (1519). Urtebete geroago Mexikorantz abiatu zen bertan kolonia bat sortzeko asmoz (Pánuco) baina Hernán Cortési aurre egin behar izan zion. 1523. urtean Cortések Pánuco hartu zuela jakin zuenean Frantziskok koloniara jo zuen segituan; bidean gizon asko galdu zituen ordea eta Cortésen agindupean jarri behar izan zuen ondoren. Cortések Mexikora bidali zuen Palmas ibaiaren inguruko lurraldeetara jendea bizitzera eraman zezan baina handik gutxira biriketako gaitzak jota hil zen Frantzisko.

ErreferentziakAldatu

  1. Espainiar agirietan Francisco de Garay
  2. Europa Press. (2011-10-20). Goyo Bañales repasa la trayectoria Francisco de Garay. .

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko Garai