Frantziako Presidentea
Lehen Ministroa

Frantziako politika errepublika semipresidentzial batena da. Bere sistema legegilea Frantziako V. Errepublikaren arabera mugitzen da. Nazioak bere burua "Errepublika zatiezin, sekular, demokratiko eta sozial" gisa izendatzen du. Frantziako konstituzioak botereen banaketa aldarrikatzen du eta Frantzia "Giza Eskubideei eta 1789ko Adierazpenean agertzen den burujabetza nazionalaren printzipioei atxikitzen" zaiela.

Frantziako sistema politikoan botere exekutiboa, botere legislatiboa eta botere judiziala existitzen dira. Botere exekutiboa Frantziako Errepublikoako Presidenteak eta Gobernuak osatzen dute. Gobernuan Lehen Ministroa eta ministroek osatzen dute. Lehen Ministroa Presidenteak izendatzen du, eta Parlamentuaren aurrean dauka ardura. Gobernua, Lehen Ministroa barne, Frantziako Asanblada Nazionalak ken dezake, Parlamentuko behe ganbarak, "zentsura mozio" baten bidez. Honela ziurtatzen da Lehen Ministroak beti duela behe ganbararen gehiengoaren babesa. Behe ganbarak goi ganbarak baino garrantzitsuagoa da kasu gehienetan.

Parlamentua Asanblada Nazionala eta Senatuak osatzen dute. Estatutuak onartu eta aurrekontuaren gainean bozkatzen dute; exekutiboaren lana kontrolatzen dute galdera formalen bidez edo batzorde finkoen bitartez. Onartutako legeen konstituzionalitatea Kontseilu Konstituzionalak aztertzen du. Kontseilu honetako kideek Errepublikako Presidenteak, Asanblada Nazioaleko Presidenteak eta Senatuko Presidenteak izendatzen dituzte. Aurretik Errepublikaren presidente izan direnak kontseilu honetako kide dira.

Independentzia judiziala Napoleondar kodearen garapenetik osatutako kode zibil baten bidez ziurtatzen da. Adar judiziala (kasu zibilak eta kriminalak) eta adar administratiboa daude (exekutiboaren erabakien gaineko erabakiak), eta bakoitzak euren goi mailako apelazio korte independientea du: Kasazio Kortea korte judizilaetarako eta Conseil d'Etat administratiboarentzat. Frantziako gobernuak hainbat instituzio ditu botere gehiegikeriak independienteki ikertzeko.

Frantzia estatu unitarioa da. Hala, hainbat banaketa administratibo ditu (eskualdeak, departamenduak eta udalerriak) eta hauek hainbat lan legal dituzte. Gobernu nazionalak ezin du horien operazio normalen gainetik erabaki.

Frantzia Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoaren sortzaileetako bat zen, ondoren Europar Batasuna izango zena. Era horretan, Frantziak bere burujabetzaren zati bat Europako instituzio ezberdinengan utzi du. Frantziako Gobernuak, beraz, Europako tratatu, direktiba eta erregulazioak bete behar ditu.

Gobernuburu eta presidenteak aldatu

Asanblada Nazionala aldatu

2003ko Hateskunde legislatiboak
Alderdi politikoak Eserlekuak

Herri Mugimendu baterako Batasuna (UMP)

Alderdi Sozialista (PS)

Frantziako Demokraziaren aldeko Batasuna (UDF)

Frantziako Alderdi Komunista (PCF)

Ezkerreko Alderdi Erradikala (PRG)

Berdeak

Frantziaren aldeko Batasuna (RPF)

Frantziaren aldeko Mugimendua (MPF)

Independenteak

357

140

29

21

7

3

2

1

17

Alderdi politikoak aldatu

  • PCF Frantziako Alderdi Komunista ( Parti Communiste Français )
  • VF Berdeak ( Les Verts )
  • PS Frantziako Alderdi Sozialista ( Parti Socialiste Français )
  • PRG Ezkerreko Alderdi Erradikala ( Parti Radical de Gauche )
  • MRC Mugimendu Errepublikar eta Hiritarra ( Mouvement Républicain et Citoyen )
  • UDF Frantziar Demokraziaren aldeko Batasuna ( Union pour la Démocratie Française )
  • UMP Herri Mugimenduaren aldeko Batasuna ( Union pour un Mouvement Populaire )
  • RPF Frantziaren aldeko Bateratzea ( Rassemblement pour la France )
  • RIF Frantziaren Independentzia eta Burujabetzaren aldeko Bateratzea ( Rassemblement pour l'Indépendance et la Souveraineté de la France )
  • MPF Frantziaren aldeko Mugimendua ( Mouvement pour la France )
  • FN Fronte Nazionala ( Front National )
  • LCR Liga Komunista Iraultzailea (Ligue communiste révolutionnaire)
  • LO Langile Borroka (Lutte ouvrière)
  • PT Langileen Alderdia (Parti des Travailleurs)
  • CPNT Ehiza, Arrantza, Natura eta Tradizioak (Chasse - Pêche - Nature - Traditions)
  • Les Verts Berdeak
  • MNR Nazio Mugimendu Errepublikarra (Mouvement national républicain)

Hauteskundeak aldatu


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Frantziako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.