Frantziako Txirrindularitza Kopa
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1992 | ||
Ekitaldi kopurua | 33 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Urt) | ||
Mota | Kirol txapelketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Frantzia | ||
Antolatzailea | French Cycling Federation | ||
Palmaresa | |||
Garaipen gehien lortu duena | Samuel Dumoulin (3 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
Frantziako Txirrindularitza Kopa (frantsesez: Coupe de France de cyclisme sur route) urtero Frantzian ospatzen den txirrindularitza lehiaketa bat da.
Sailkapen bakar batean Frantziako lurraldean ospatzen diren klasikorik garrantzitsuenak bateratzen ditu, jada desagertua dagoen Munduko Txirrindularitza Koparen antzera. Sailkapenean frantziar taldeekin kontratua duten txirrindulari guztiak agertzen dira. Puntaketa sistema bat ezartzen da klasikoa bakoitzean lortutako postuaren arabera, eta hortik abiatuta sortzen da sailkapena.
Proba taldeka ere ospatzen da, non soilik frantziar taldeek parte hartzen duten. Lasterketa bakoitzean talde bakoitzeko lehen hiru sailkatuen puntuak zenbatzen dira, eta hortik abiatuta ezartzen da sailkapena.
Kopa 14 edo 15 klasikoaz osatua dago. Klasika horiek aldatu egin dira edizioen arabera. 2005ean UCI Zirkuitu Kontinentalak sortu zirenetik proba hauek UCI Europe Tourreko 1.1 eta 1.HC mailako frantziar lasterketak dira.
Etenik gabe ospatzen da 1992tik. Lehen garailea Jean Cyril Robin izan zen, eta lehiaketa hau gehienetan irabazi duena Samuel Dumoulin izan da, hiru garaipenekin.
Palmaresa
aldatuPalmaresa herrialdeka
aldatuHerrialdea | Garaipenak |
---|---|
Frantzia | 27 |
Estonia | 2 |
Norvegia | 1 |
Belgika | 1 |
Kolonbia | 1 |
Probak
aldatu2011ko Probak
aldatu- Marseillesa Sari Nagusia
- Cholet-Pays de Loire Sari Nagusia
- Flèche d'Emeraude
- Paris-Camembert
- Denaingo Sari Nagusia
- Finistèreko Tourra
- Tro Bro Leon
- Plumeleceko Sari Nagusia
- Boucles de l'Aulne
- Polynormande
- Châteauroux Classic d'Indre
- Doubseko Tourra
- Isbergueseko Sari Nagusia
- Vendéeko Tourra
Frantziako Koparen zati izan diren beste proba batzuk
aldatuPuntuaketa sistema
aldatuKlasiketako bakoitzean puntuaketa sistema hau erabiltzen da:
Postua proban | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Puntuak | 50 | 35 | 25 | 20 | 18 | 16 | 14 | 12 | 10 | 8 | 6 | 5 | 3 | 3 | 3 |