Frankobordo
Nautikan, frankobordoa ur-lerrotik ontzigainera dagoen distantzia da, ontzigaineraren punturik baxuenean neurtuta, non ura itsasontzira sartu ahal baitaiteke.
Arrantza-ontzi handienak frankobordo handia dute normalki, egonkortasuna emateko eta karga kapazitatea handitzeko. Itsasontzi txikietan ordez, kostaldean erabilitakoak adibidez, frankobordoa txikiagoa izaten da maniobragarritasuna lortzeko.
Frankobordoaren funtzioak
aldatuHiru arrazoi daude ontziko kroskoa uretatik kanpo uzteko, gutxienezko bolumen batekin:
- Flotagarritasun-erreserba gisa: Itsasontziak olatuen inguruan nabigatzen duenean ontzian sartzen den ura murrizteko.
- Ontziaren inundazioa gertatzen bada, flotagarritasun-erreserbak saihestuko du itsasontziaren hondoratzea, edo gutxienez atzeratu.
- Frankotilak ere zeharkako egonkortasunean eragitzen du. Frankobordoa handitzean egonkortasuna galtzen den angelua (eskoratzean) handitzen delako .
Historia
aldatu1875an, Samuel Plimsoll-ek ontzien kostaldean marka bat ipintzearen legislazioa sustatu zuen, Plimsholl diskoa ezagututa. Disko honek baimendutako gehieneko sakonera markatzen zuen. Horrela lortzen zen flotagarritasun segurtasun-tarte bat, uholde partzial batean beharrezkoa dena.
Ondoren, 1930ean eta gero 1966an Nazioarteko Itsas Erakundeak (IMO) karga-lerroei buruzko nazioarteko hitzarmenak ezarri zituen.
1930ko hitzarmena sortu egin zen, momentuan ardura handia zegoelako ontziak gehiegi kargatzen zirelako, istripuak sortzen. Hitzarmenak gehienezko sakonera ezartzen zuen, ontzien iraultzeak eta hondorapenak murriztea lortzen. Hala ere karga-praktiken bilakaeragatik hitzarmena eguneratzeko beharra aurkitu zen. Horrela, 1966an hitzarmen berria idatzi zen. Bertan arau eta jarraibide teknikoagoak ezarri ziren, ontziaren egonokortasuna eta karga-banaketa hobetzeko helburuarekin.
Hitzarmen hauek itsas segurtasuneko estandarrak ezartzen dituzte eta onartuak dira mundu osoan zehar. Haien helburu nagusia giza bizitza babestea da.
Gutxieneko frankobordoa
aldatu- Udako frankobordoa: Udako frankobordoa tauletatik ateratzen den frankotila izango da, aldaketak eta zuzenketak gehitzen, karga-lerroen buruzko nazioarteko hitzarmearen arauen arabera.
- Frankobordo tropikala: Eremu tropikaleko gutxieneko frankotila. Udako frankotilari berrogeita zortzirena kentzen lortzen da.
- Neguko frankobordoa: Neguko gutxienezko frankotila lortuko da udako frankotilari berrogeita zortzirena gehitzen.
- Ipar Atlantikorako frankotila: Gutxienezko frankotila 100 metro luzera baino gutxiago eta Ipar Atlantikoko itsasoan nabigatzen duten itsasontzietarako. Karga-lerroei buruzko nazioarteko hitzarmenak arautzen du. Neguan, neguko frankotila izango da 50mm gehitzen. Beste ontzietarako Ipar Atlantikorako frankobordoa negukoaren berdina izango da.
- Ur gezako frankobordoa: Ur gaziko frankotilatik ur gezako baimena kenduz lortuko da. ( Uraren dentsitatea unitatea denean,hau da, 1)
Ur gezaren baimena ur gaziko desplazamenduaren (toneladatan) eta udako kargako flotazioaren (ur gaziko urperatze-zentimetro bakoitzeko 40 aldiz) eta udako kargako flotazioaren arteko zatiduraren berdina da.