Frantzia-Prusia Gerra

Franko-prusiar gerra» orritik birbideratua)

Frantzia-Prusia Gerra edo Frantzia-Alemania Gerra[7] 1870eko uztailetik 1871ko maiatzera arte izandako gerra izan zen[8]. Emseko telegramak piztu zuen. Frantziaren eta Prusiaren artekoa bainoago, Frantziaren eta Alemaniaren artekoa bat izan zen, Alemaniako beste estatu batzuek Prusiarekin bat egin zutelako (Bismarckek hala prestatua). Horixe zen, hain zuzen ere, Alemaniaren bateratzea sortu zuen kausetako bat.

Frantzia-Prusia Gerra
Prusiar infanteria Spicherengo guduan; Jeannioten La ligne de feu (1886), Mars-La-Tourreko guduari buruzkoa; Wernerren Sedango guduari buruzko margolana; Neuvilleren Azken balak, Bazeillesko guduari buruzkoa.
Data1870eko uztailaren 19a1871ko maiatzaren 10a
LekuaFrantzia eta Alemania
EmaitzaAlemaniarren erabateko garaipena, Frantziako Bigarren Inperioaren desagerpena, Alemaniar Inperioaren aldarrikapena, Frankfurteko ituna
Gudulariak
Frantzia Frantziako Bigarren Inperioa(1870eko irailaren 4 baino lehen)
------
Frantzia Frantziako Hirugarren Errepublika (1870eko irailaren 4 eta gero)

Iparraldeko Alemaniar Konfederazioa:
Prusiako Erresuma (konfederazioaren liderra) Baden
Bavariako Erresuma
Württemberg
Hesse-Darmstadt


------
Alemaniar Inperioa (1871ko urtarrilaren 18 eta gero)
Buruzagiak
Napoleon III.a
François Achille Bazaine
Patrice de Mac-Mahon
Louis Jules Trochu
Léon Gambetta
Giuseppe Garibaldi
Otto von Bismarck
Helmuth von Moltke
Karl Friedrich von Steinmetz
Albrecht von Roon
Indarra
492.585 soldadu[1]
417,366 garde mobile[2]
Guztira: 909,951
300.000 erregular
900.000 erreserbista eta landwehr[3]
Guztira: 1.200.000
Galerak
138.871 hildako[4]
143.000 zauritu
474.414 preso
Guztira: 756.285[5]
28.208 hildako
88.488 zauritu
Guztira: 116.696[6]

Aurrekariak

aldatu

1866an Prusia Austria-Prusia Gerratik garaile irten ondoren, bere inguruan Alemaniaren bateratzea bilatu zuen. Frantziak, aldiz, Luxenburgo eta beste eskualdeak anexionatu nahi zituen, baina ez zuen beste herrialdeen babesa Prusiaren aurka egiteko.

Joan Prim espainiar jeneralak Karlos Antonio Hohenzollern-Sigmaringengoa bisitatu zuen, haren seme Leopoldok Espainiako tronua onar zezan; Otto von Bismarck prusiarra onespenaren alde azaldu zen. Baina Prusiak ez zuen Kuban Espainiako subiranotasuna nahi eta akordioa desegitekotan izan ziren.

1870eko uztailean Parisen onespenaren berri izan zuten. Iritzi publikoak Frantziaren erantzuna eskatu zuen. Hala eta guztiz ere, handik gutxira Karlos Antonio Hohenzollern-Sigmaringengoak bere semearen ukazio publikoa azaldu zuen. Parisek, orduan, Emsera bere enbaxadorea bidali zuen, Leopoldoren uko idatzia lortzeko, baina Gilen I.a Alemaniakoak ez zuen halakorik onartu.

Kaiserrak gertatutakoa Bismarcki telegrama baten bidez kontatu zion. Orduan, Bismarckek telegramaren testua aldatu (Gilen I.a frantziar enbaxadorea kaleratu balu bezala) eta prentsan zabaldu zuen[9]. Horrek frantsesak sutan jarri zituen eta Otto von Bismarckek Alemaniako hegoaldeko estatu guztiak batzea lortu zuen.

Garapena

aldatu

Frantziako gudarosteak ezin izan zitzaion Alemaniakoari gailendu: azken horrek Moltke, Manteuffel eta Roon zituen gidari, eta askoz hobeto hornituta zegoen. Frantsesen lehen hondamendien ondoren (Wissembourg, Froeschwiller-Reichshoffen, Forbach-Spicheren, 1870eko abuztuaren hasiera), alemaniarrek Estrasburgo (iraila) eta Nancy hartu zituzten; Bazaineren gudarosteak Metzera erretiratu behar izan zuen (abuztuaren 18a), eta bertan errenditu zen urriaren 27an. Hari laguntzeko eratutako Mac-Mahonen gudarostea, Chalonsen sortua, Sedanen garaitu zuten (irailaren 2a).

Frantsesen errenditzeak eta 1870eko irailaren 4an egin zen iraultzak (Bigarren Inperioaren erorketa, Hirugarren Errepublika deialdia eta Defentsa Nazionaleko gobernua eratzea) aukera eman zion Alemaniako gudarosteari hiriburu aldera jotzeko. Paris eta Versailles irailaren 18an eta 19an erori ziren. Ferrièresko elkarrizketak huts egin zuen, eta frantsesek adoretsu aurre egin zieten alemaniarrei Parisen eta inguruko departamenduetan. Frantsesek garaipen batzuk lortu bazituzten ere (Coulmiers, Villersexel, Rapaume), alemaniarrak Frantziako gudarosteari gailendu zitzaizkion Orléans, Le Mans, Saint-Quentin, Herincourt eta Parisen (Le Bourget, Buzenval).

1871ko urtarrilaren 28an, Defentsa Nazionaleko gobernuak armistizioa izenpetu zuen. Parisko herritarrek, ordea, ez zuten onartu, eta errenditu izanak tirabira handiak sortu zituen gobernu ofizialaren (Biltzar Nazionala eta Thiers) eta indar iraultzaileen artean; horiek 1871ko martxoaren 18an gobernu iraultzailea eratu zuten: Parisko Komuna. Azkenean matxinada zapaldu bazuten ere (maiatzaren azkena), gobernuak bakearen lehen puntuak Versaillesen izenpetu zituen (otsailaren 28an) eta Frankfurteko hitzarmena ondoren (1871ko maiatzaren 10a).

Kronologia

aldatu

Ondorioak

aldatu
 
Gilen I.a Kaiser izendatua

Gilen I.a Versaillesko jauregiaren Galerie des Glacesen (Ispiluen galerian) kaiser izendatu zuten eta, beraz, Alemaniaren bateratzea gauzatu zen. Horrela Prusiako Erresuma bere inguruan Alemaniar Inperioa sortu zuen, historian inoiz bateratuak izan ziren alemaniar estatu txikiekin batera, ezta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren garaietan ere.

Frankfurteko itunaren bitartez, Bismarckek baldintza gogorrak ezarri zituen Frantziari: Alsazia-Lorena eta bere ikatz-meategiak galtzea, isun handiak eta abar.

Frantzian Inperioa erori zen eta Frantziako Hirugarren Errepublika aldarrikatu zuten[14].

Bismarckek Aliantza Hirukoitza sortu zuen Austria eta Italiarekin batera. Frantziak, berriz, Errusiarekin Biko Aliantza eta 1904an Erresuma Batuarekin Entente Cordiale sortu zituen, gero Entente Hirukoitza izan zena.

Zauriak ez ziren ondo osatu eta bi aliantzak Lehen Mundu Gerran borrokatu ziren.

Bibliografia

aldatu
  • Azurmendi, J. 2014: "Krisi franko-alemana munduaren eta zibilizazioaren krisi bezala", "Alsazia-Lorrenaren polemika" In: Historia, arraza, nazioa. Renan eta nazionalismoaren inguruko topiko batzuk, Donostia: Elkar. ISBN 978-84-9027-297-8

Erreferentziak

aldatu
  1. Howard, Michael. (1991). The Franco–Prussian War: The German Invasion of France 1870–1871. Routledge, 39 or. ISBN 0-415-26671-8..
  2. Howard(1991). p. 39
  3. Wawro(2003), p. 42.
  4. Nolte, Frédérick. (1884). L'Europe militaire et diplomatique au dix-neuvième siècle, 1815–1884. E. Plon, Nourrit et ce., 527 or..
  5. Nolte(1884). pp. 526–527
  6. Howard, Michael. (1962). The Franco–Prussian War: the German invasion of France, 1870–1871. New York City: Macmillan, 453 or..
  7. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  8. Howard, Michael (1991). The Franco-Prussian War: The German Invasion of France 1870–1871. Routledge. 39. orr. ISBN 0-415-26671-8.
  9. Taylor, A.J.P. Bismarck: The Man and the Statesman. Londres: Hamish Hamilton, 1988. ISBN 0-241-11565-5
  10. Rüstow, Wilhelm; John Layland Needham. The War for the Rhine Frontier, 1870: Its Political and Military History. Blackwood, 1872
  11. Craig, Gordon A. Germany: 1866–1945. Oxford University Press, 1980
  12. Wawro, Geoffrey (2003). The Franco-Prussian War: The German Conquest of France in 1870–1871. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 0-521-58436-1
  13. Maurice, John Frederick; Wilfred James Long. The Franco-German War, 1870–71. S. Sonnenschein and Co., 1900
  14. Baumont, Maurice. Gloires et tragédies de la IIIe République. Hachette, 1956

Kanpo estekak

aldatu