Francoren erretratua (gaztelaniaz, Retrato de Franco) 1940an Ignacio Zuloaga margolariak egindako lana da. Margolanak artistaren jarrera ideologikoa oso garbi adierazten du. Hasieran oso tradizionala bazen, Espainiako Gerra Zibilarekin batera frankozaleen aldeko jarrera sutsua hartu zuen. Esan daiteke urte haietan haren heriotza gertatu arte, 1945an, Zuloagaren lan nagusiak diktaduraren laudorioak izan zirela; esaterako Valle de los Caídosen lanetan lagundu zuen ere bai. Zentzu horretan, erretratu hau Francoren apologia nabarmena da.[1]

Francoren erretratua
Jatorria
Sortzailea(k)Ignacio Zuloaga
Sorrera-urtea1940
Ezaugarriak
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaSofia Erregina Museoa
BildumaSofia Erregina Museoa

Deskribapena aldatu

Margolanean elementu nagusia diktadorearen irudia da, urdin-marroi hondo baten gainean. Franco Espainiako bandera erraldoi batez bildua agertzen da. Jantziak elementu desberdinak nahasten ditu: zaldiz ibiltzeko botak, zaldunderiaren uniformearen prakak, generalaren gerrikoa, Falangearen alkandora urdina eta txapel gorria.[2] Kritiko askoren iritziz Francori egin zitzaion erretratu onena Zuloagarena izan zen.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo Loturak aldatu

Kanpo estekak aldatu