Francisco Martínez de la Rosa
Francisco de Paula Martínez de la Rosa Berdejo Gómez y Arroyo (Granada, 1787ko martxoaren 10a - Madril, 1862ko otsailaren 7a) espainiar politikari eta idazlea izan zen. Liberala zenez gero, Errestaurazioaren garaian Frantziara egin behar izan zuen ihes, eta han Europako literaturako mugimendu berriak ezagutu zituen. Espainiara itzuli zen amnistia bati eske Fernando VII.aren erregealdiaren amaieran.
Espainiako enbaxadore izan zen Erroman eta Parisen, eta Estatuko Kontseiluko ministro eta lehendakari eta gobernuburu. Literaturari dagokionez, olerkiak eta antzerki-lanak idatzi zituen, estilo neoklasikokoak gaztetan. Parisen izan zen garaian berriz (1823-1834) erromantizismoaren bidea hartu zuen. Hauek dira lan nagusiak: Poética (1827), Poesías, Elegía a la muerte de la duquesa de Frías, La conjuración de Venecia (1834), Abén Humeya.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Martínez de la Rosa |