Francisco José Llera

Francisco José Llera Ramo (Caravia, Asturias, Espainia, 1950eko apirilaren 1a[1]) Euskal Herrian errotutako irakaslea da.

Francisco José Llera

Bizitza
JaiotzaCaravia1950eko apirilaren 1a (73 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta politologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAcademia Europaea (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Ezkerra

Biografia aldatu

1982an Deustuko Unibertsitatean lortu zuen doktoregoa Politika Zientzietan eta Soziologian. EHUko Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultateko dekanordea (1983-1987) eta Zientzia Politikoak eta Nazioarteko Ikerketa Saileko zuzendaria (1991-1993) izan da.

Politika eta Administrazio Zientzietako katedraduna da 1992az geroztik, eta sail horretako zuzendari-lanetan aritu zen 2007an hauteskundeak galdu zituen arte. Espainiako eta nazioarteko unibertsitate askotan aritu da eskolak ematen, hain zuzen ere, 2009 urteaz geroztik irakasle lanetan dihardu Sevillako Pablo Olavide Unibertsitatean. Soziologiako Euskal Elkarteko (1977-1981 eta 1989-1993), Soziologiako Espainiar Federazioko (1991-1995) eta Espainiako Politika eta Administrazio Zientzien Elkarteko lehendakaria izan da.

Politikagintzan, Eusko Sozialistak, Euskadiko Ezkerra eta PSE-EE-PSOE alderdietako kide izan da.

Hainbat aldizkaritako erredakzio-kontseiluko kide izan da, hala nola Revista Española de Investigaciones Sociológicas (REIS), Revista Española de Ciencia Política, Cuadernos de Alzate, ZER eta Inguruak.

1995 eta 1998 urteen artean EUSTATeko zuzendari izan zen.

Erreferentziak aldatu