Frances Wynne
Frances Wynne (Collon, 1863 – Londres, 1893ko abuztua) irlandar poeta bat izan zen.
Frances Wynne | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1863 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1893ko abuztua (29/30 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
![]() ![]() |
Bizitza
aldatuFrances Wynne 1863an jaio zen Collonen, Droghedatik gertu dagoen herrian, Louth konderrian. Modu pribatuan eta Dublingo Alexandra Collegen ikasi zuen. Gaztetan hasi zen poesia idazten. Katharine Tynani esker, Matthew Russell ezagutu zuen, Irish Monthly aldizkariko editorea, zeina bere idazkerarekin harrituta geratu zen eta bere poemak aldizkarian argitaratzea erabaki zuen. Longman's Magazine, The Providence Journal eta The Spectator aldizkarietan ere kolaboratu zuen. Russellek bere poemen argitalpena ordaintzea eskaini zion, eta 1891n Kegan Paulek Whisper! izeneko bilduma bat argitaratu zuen[1]. Oso harrera ona izan zuen kritikarien aldetik[2].
Bere bigarren lehengusuarekin ezkondu zen, Henry Wynne apaiz protestantearekin, zeinak Londresko parrokia batean jardun zuen. Han hil zen 1893ko abuztuan, lehen umeaz erditu ostean. Handik gutxira, Katherine Tynanek A Young Mother elegia idatzi zuen bere oroimenez.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuArtikulu hau Irlandako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |