France-Albert René, The Boss (Victoria, 1935ko azaroaren 16a - Mahé, 2019ko otsailaren 27a) Seychelleetako bigarren presidentea izan zen.

France-Albert René

Seycheleetako presidente

1977ko ekainaren 5a - 2004ko apirilaren 16a
James Mancham - James Michel (en) Itzuli
2. Seychelleetako Lehen Ministroa

1976 - 1977
James Mancham - baliorik ez →
Bizitza
JaiotzaVictoria1935eko azaroaren 16a
Herrialdea Seychelleak
HeriotzaVictoria2019ko otsailaren 27a (83 urte)
Heriotza modua: arnas gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaLondresko King's College
The Dickson Poon School of Law (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, politikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa United Seychelles Party (en) Itzuli

René Ingalaterran hezi zen eta Erresuma Batuko Alderdi Laboristaren alde agertu zen. Seychelleetara itzuli zenean abokatu gisa lan egin zuen 1957 eta 1961 bitartean. 1964an Seychelleetako Herriaren Alderdi Batua (Seychelles People's United Party) sortu zuen.

1976an James Mancham presidenteak lehen ministro izendatu zuen. 1977ko ekainaren 5ean bere jarraitzaileek estatu-kolpe baten ondoren presidente bihurtu zuten. Bere burua Indiako Ozeanoko sozialistatzat zuen eta ez sobietar komunistatzat. 1977 eta 1993 artean haren alderdia estatuko legezko alderdi bakarra izan zen eta hiru presidentetzarako hauteskunde irabazi zituen (1978, 1984 eta 1989). 1993 ondoren, ordurako demokrazian, beste hiru presidentetzarako hauteskunde irabazi zituen (1993, 1998 eta 2001).

1981ean Mike Hoare mertzenarioak antolatutako eta Hegoafrikak finantzatutako estatu-kolpea garaitu zuen.

Diktadore onberatzat hartua izan zen haren herrialdea Afrikako garatuena izatera eraman baitzuen. 2004ko uztailaren 14an James Michel presidenteordearen alde dimititu zuen.