Ireki menu nagusia

Françoise Barré-Sinoussi (Paris, Frantzia, 1947ko uztailaren 30a) zientzialaria da, birologian aditua. 2008 urteko Medikuntzako Nobel Sariaren irabazlea izan zen, Luc Montagnier eta Harald zur Hausenekin batera. Sinoussik eta Montaignerrek, sariaren erdia irabazi zuten, HIESaren aurkikuntzagatik.

Françoise Barré Sinoussi
Françoise Barré-Sinoussi-press conference Dec 06th, 2008-1.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1947ko uztailaren  30a (71 urte)
Herrialdea  Frantzia
Hezkuntza
Heziketa Parisko Zientzien Fakultatea
Jarduerak
Jarduerak biologoa, virologista Itzuli, medikua eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Pasteur Institutua
Jasotako sariak
Kidetza Frantziako Zientzien Akademia
European Molecular Biology Organization Itzuli

1970eko hamarkadaren hasieran, Parisko Pasteur Institutura batu zen. Zientzietan, biokimikan, doktoratu zen 1974an, eta 25 urte zituenetik ikertzaile bezala egiten du lan Parisko Pasteur Institutuan. Bere erretrobirologiako lorpenak 1983tik ezagutzen dira, Science aldizkarian argitaratutako txosten bategatik. Bertan, GIB erretrobirusaren aurkikuntza azaltzen zuen, horixe izanik IHESA eragiten duen erretrobirusa.

HIESak gehien jotako herrialdeetan bidaiak egin ditu, arlo horretan gehien behar duten herrialdeei lagundu ahal izateko, diagnostikoa hobetu eta hau kontrolatu ahal izateko.

Gaur egun, Pasteur institutuko Infekzio Erretrobiralen Unitateko zuzendaria da. Horretaz gain, HIESaren Gobernu Kontseiluko Elkarte Internazionaleko kide da. 200 publikazio baino gehiago burutu ditu jada, eta beste hainbeste artikulu zientifiko, gainera, konferentzia eta kongresu askotan hartzen du parte. Egungo ikerketak birusaren eramaileetan zentratzen ditu, eramaile baina gaixotasuna garatu gabe dutenetan.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Françoise Barré Sinoussi  
Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian
  Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.