Frédéric Le Play

Frédéric Le Play (La Rivière Saint-Sauveur, Calvados, 1806 - Paris, 1882) ingeniari, ekonomialari eta soziologo frantsesa izan zen. Eskola Politeknikoan ikasi zuen, eta Meatze Eskolan irakatsi zuen. Politikan esku hartu zuen: Estatuko Kontseiluko kide (1855) eta senatari (1867-1870) izan zen. Comterekin eta Spencerrekin batera Soziologiaren sortzailetzat hartu izan da, eta zientzia horren barnean, metodo monografikoaren sortzailetzat. Joera kontserbadorea zuen; katolizismo sozialaren eragile nagusia izan zen, eta aldarrikatzen zuen gizartearen erreformari begira jabeen, patroien eta familiako gurasoen aginpidea berresten zuen. Ideia horiek eragin handia izan zuten XIX. mendearen bigarren erdialdeko patroien mugimendu sozialaren baitan (paternalismoa). La Réforme sociale (1864, Gizarte erreforma) da Playren obra nagusia; lan horretan sozialismoaren eta liberal baikorren aurkako agertzen da.

Frédéric Le Play
Frederic Le Play.jpg
Bigarren Inperioko senataria

1867ko abenduaren 29a - 1870eko irailaren 4a
Bizitza
Jaiotza La Rivière-Saint-Sauveur1806ko apirilaren 11
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1882ko apirilaren 5a (75 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa École polytechnique
Mines ParisTech (en) Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, ingeniaria, politikaria eta soziologoa
Jasotako sariak
Influentziak Louis Gabriel Ambroise de Bonald (en) Itzuli
Kidetza Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
1=Statue of Frédéric Le Play by André-Joseph Allar (22 August 1845, 11 April 1926) In the Jardin du Luxembourg in Paris
Frédéric Le Playren estatua, Parisen

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu