Fosilizazio (hizkuntza)

Fosilizazioa hizkuntzalaritzan, hitz egiten den hizkuntza batean antzinako (edo orain dela ez hainbesteko) esakerak, esaldiak edo esamoldeak mantentzen direnean esaten da. Esakera hauek, bitxiak edo lekuz kanpokoak izan daitezke egoera formaletan edo beste eskualde batean.

Hitanoaren adibideak aldatu

Lagunarteko euskaran eta agureen artean bereziki, Bizkaiko kostaldean badaude hitanozko fosil batzuk nahiz eta euskara mota hori eskualde hauetan desagertua egon. Lekeitioko adibideakː

"Ekarrik hori", "hartuik hori", "emoixonak hori".