Fortsas gezurra Binchen, Belgikan, 1840an eman zen txantxa intelektual handia izan zen. Txantxaren biktimak liburu arraroen erosleak eta bildugileak izan ziren. Gezurra asmatu zuena Renier Hubert Ghislain Chalon, erretreta hartuta zuen militar eta antigoalekoen saltzailea izan zen.[1]

Fortsas katalogoaren azala.

Liburu arraroen enkantea aldatu

Europako liburu arraroen erosleek eta bildugileek enkante berezi baten berri jaso zuten. Helburu horrekin oso liburu bereziak zituen katalogoa zabaldu zen; antza denez, liburu horiek Binchen enkantean saldu behar ziren. Bidalitako katalogoaren arabera, Jean Nepomucene Auguste Pichauld, Fortsasko kondea, liburu arraroen bildumagile izan zen, kopia ezagun bakarreko liburuen bildumagile, alegia. Hil zenean, 1839ko irailaren 1ean, 52 ale bakar zituen. Jaraunsleek, ez baitzuten interesik jaraunspenaren edukian, bilduma enkantean jartzea erabaki zuten. Enkantea 1840ko abuztuaren 10erako ezarri zen katalogoan.[2]

Enkantearen eguna aldatu

Data horretan, bildumagile eta intelektual ugari hurbildu ziren Binchera, enkantean parte hartzeko irrikaz. Iritsi eta denbora gutxira, konturatu ziren enkantea egingo zen notarioaren bulegoa ez zela existitzen, ezta ustez notarioa zegoen kalea ere. Zirkular bat egin zen egun hartan bertan, eta enkantea ez zela egingo azaldu zen, Bincheko liburutegi publikoak bilduma osoa erostea erabaki baitzuen. Jakin-min eta bibliofilo askok, liburutegi horren bila joatean, adierazitako liburutegirik ere ez zegoela ikusi zuten. Geroago jakin zuten Fortsasko kondea ere ez zela existitu.[3]

Azkenean, Renier Hubert Ghislain Chalon izeneko antikuario eta ofizial erretiratu batek prestatu eta burutu zuen txantxa.[4]

Katalogoaren balorea aldatu

Paradoxikoki, Chalonek bere txantxaren biktimei bidali zizkien liburu bakarren fikziozko katalogoa bibliofiloek gutiziatutako bitxikeria bibliografiko bihurtu da. Ondoren, katalogoaren hainbat edizio egin dira.

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.worldcat.org/title/fortsas-bibliohoax/oclc/2942866
  2. http://hoaxes.org/archive/permalink/the_fortsas_bibliohoax
  3. https://www.biblio.com/book-collecting/what-to-collect/the-fortsas-bibliohoax-or-how-a-belgian-collector-fooled-book-lovers-for-the-fun-of-it/
  4. Chalon, Renier Hubert Ghislain; Lessing J. Rosenwald (1970). The Fortsas Catalogue: a Facsimile, with an introduction by Lessing J. Rosenwald. North Hills, PA: Bird & Bull Press. OCLC 427315360.

Kanpo estekak aldatu