Forth Bridge
Forth Bridge, Forth Rail Bridge edo Forth Railway Bridge (euskaraz: «Forth Zubia») Eskoziako ekialdean dagoen Fortheko fiordoa zeharkatzen duen trenbide zubi bat da, ezkerraldean Forth Road zubi esekia ibilgailuentzako zubia duelarik. Forth Bridge zubia Edinburgh hiriburutik 14 kilometro mendebaldera dago. Zubiak Edinburgh hiriburua, Perth hiria eta Fife eskualdea elkarlotzen ditu. A mailako eraikina izendaturik dago eta 2015 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Forth Bridge | |
---|---|
Forth Bridge | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Edinburgoko Hiria |
Koordenatuak | 55°59′54″N 3°23′15″W / 55.9984°N 3.3876°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1890 |
Inaugurazioa | 1890eko martxoaren 4a |
Jabea | Forth Bridge Railway (en) |
Izenaren jatorria | Fortheko fiordoa |
Erabilera | trenbide-zubia |
Arkitektura | |
Diseinatzailea | Sir John Fowler, 1st Baronet (en) eta Benjamin Baker (en) |
Egitura ingeniaritza | Sir John Fowler, 1st Baronet (en) |
Materiala(k) | altzairua |
Dimentsioak | 110 () × 46 () × 2.528,7 () m |
Gurutzatzen du | Fortheko fiordoa |
Eramaten du | Edinburgh to Aberdeen Line (en) |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i) eta (iv) |
Erreferentzia | 1485 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 2015 (XXXIX. bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Historia
aldatuZubia eraiki aurretik ferriak aritzen ziren fiordoaren alde biak lotzen. 1850an trena pasatzeko ferri berezia diseinatu zuen Thomas Bouch arkitektoak, baina 1865 urtean Stephenson eta Toner arkitektuei zubi bat diseinatzeko eskatu zitzaien. 1879an Tay fiordoko zubia erori zenean asmoak bertan behera utzi ziren.
1882an egitasmoa berriz hartu eta Sir John Fowler eta Sir Benjamin Baker arkitektoen diseinuarekin zubia eraikitzen hasi ziren. 1890ko martxoaren 4an Galesko printzeak inauguratu zuen, gerora Eduardo VII.a Erresuma Batukoa izango zenak.
Bigarren Mundu Gerran hegazkin alemaniarrek Edinburgh eta inguruak bonbardatu zituzten baina zubiak ez zuen kalterik jasan. 1990 hamarkadan hainbat berriztatze lan egin zitzaizkion, trenbidea konponduz eta argi-indarra gehituz. 2015eko uztailaren 5ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Iruditegia
aldatu-
Zubia.
-
South Queensferrytiko ikuspegia.
-
Trenbidea.
-
Detailea.
-
Forth Road zubi esekia eta Forth Rail Bridge zubiaren aireko ikuspegia.
-
Gauez.
Kanpo estekak
aldatu- Fotrh Rail Bridge eta Forth Road Bridge zubiei buruzko webgunea (Ingelesez)
- Forth Bridge zubiari buruzko webgunea (Ingelesez)
- Forth Bridge zubia. Undiscoveredscotland.co.uk (Ingelesez)