Formós gaztelua (katalanez: castell Formós; euskaraz: «gaztelu polita» esan nahi duena) edo Balaguerko gaztelua (katalanez: castell de Balaguer) bertoko as-sudda edo gotorlekua izan zen, andalustar jatorria zuena.

Formós gaztelua
Interes Nazionaleko Kultur Ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaLleidako probintzia
Eremu funtzionalaPonent
EskualdeaNoguera
Kataluniako udalerriaBalaguer
Koordenatuak41°47′40″N 0°48′23″E / 41.7944°N 0.8063°E / 41.7944; 0.8063
Map
Altitudea386 m, itsas mailaren gainetik
Ondarea
BCIN738-MH
BICRI-51-0006262

Kokapena

aldatu

Gaztelua Segre ibaiaren ondoan dago, Balaguer hirian, Lleida probintziako hiriburuaren iparraldean. Gaztelutik oso gertu Montgaiko San Lorentzo urtegia dago. Probintziako erdigune geografikoan dago, gutxi gorabehera.

Historia

aldatu

897an, Lubb ibn Muhammad Tutera eta Lleidako waliak Balaguerko gaztelua eraikitzea agindu zuen, Almatàko lautadako gotorlekua zegoen toki berean.

1045 eta 1082 artean, Yusuf Al-Muzaffarrek gotorlekua jauregi bihurtu zuen, gobernadorearen egoitza bihurtu zena.

1105ean, Ermengol VII.ak, Urgellgo kondeak, Balaguer konkistatu zuen. Bertan ezarri zuen konderriko hiriburua, gaztela Formós bataiatuz.[1]

1413an, Urgellgo kondearen matxinadaren testuinguruan, Fernando I.aren tropek eraso eta Balaguerreko setioan gaztelua suntsitu zuten. Geroago zaharberritu zuten.

1988tik Monumentu Historiko Artistikoa da.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Giralt i Balagueró, Josep. (1994). Castell Formòs (o de Balaguer). in: Catalunya Romànica, XVII. Bartzelona: Enciclopèdia Catalana, 225-238 or. ISBN 84-7739-811-9..
  2. (Gaztelaniaz) Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. Consulta a la base de datos de bienes inmuebles. .

Kanpo estekak

aldatu