Ireki menu nagusia

Footloose 1984ko Herbert Ross estatubatuar zinema zuzendariaren musikal-drama filma bat da. Kevin Bacon, Lori Singer, Sarah Jessica Parker, Chris Penn, Dianne Wiest eta John Lithgow aktoreek antzeztu zuten.

Footloose (1984ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1984
Jatorrizko izenburua Footloose
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa film erromantikoa, musika-filma, film dramatikoa, teen filma Itzuli, sarbide-bizipena eta dance filma Itzuli
Iraupena 107 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Utah
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Herbert Ross Itzuli
[[Kategoria:Herbert Rossek Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Dean Pitchford
Antzezlea(k)
Kevin Bacon
Lori Singer
Dianne Wiest
John Lithgow
Chris Penn
Sarah Jessica Parker
Frances Lee McCain

[[Kategoria:Lori Singerrek Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Frances Lee McCainek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Lewis J. Rachmil
Craig Zadan Itzuli

[[Kategoria:Craig Zadanek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Paramount Pictures
Edizioa Paul Hirsch
Bestelako lanak
Musikagilea Kenny Loggins Itzuli
Argazki-zuzendaria Ric Waite
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Utah
Kanpo loturak

Berez, filma Oklahoma estatuko Elmore City landa eremuko herrian eta komunitate erlijiotsuan jazotako gertakarietan arinki oinarritua dago.

1998an Broadwayen filma honen izen berdineko Footloose egokitzapen musikala taularatu zen, baita Londresko West Endean ere. Bestalde, 2011an izen berdineko Footloose berregokitzapen filma bat egin zen, honetan Craig Brewerek zuzendu eta gidoia idatzi zuen, eta Kenny Wormald, Julianne Hough, Dennis Quaid eta Andie McDowell aktoreek antzeztu zuten.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Chicago hirian hazitako Ren McCormack (Kevin Bacon) nerabea bere osaba-izebekin bizitzeko Bomont udalerri txikira lekualdatu da. Bertako Udalak dantza eta rock musika guztiz debekatu berri ditu, aurretik herriko bost gazte rock musika dantzaldi batetik zetozela auto istripua eduki eta hil baitziren. Renek bere institutuko ikaskideen artean musikarekiko griña piztuarazi eta heuren graduazio jaian guztiak elkartu eta rock musika aldarrikatuko dute. Eskaera horren aurrean, Shaw Moore (John Lithgow) erreberendoaren aurkako jarrera irmoarekin topo egingo dute, gainera bere alaba Ariel (Lori Singer) Renetaz maitemindu dela jabetzean haiekiko oraindik jarrera oldarkorragoa erakutsiko du.

AktoreakAldatu

Kanpo loturakAldatu