Fomoré edo Fomoriarrak edo Fomoriatarrak (irlanderaz Fomóiri edo Fomóraig; ingelesez Fomorians). Aintzineko Irlandan bizi omen ziren erdi-jainkozko izaki erraldoien arraza, Greziar mitologiako Titaten antzekoak. Irlandar mitologiako Heriotz, Gaiztakeri eta Gauaren jainkoak ziren, itxura ezberdinetako inpernuko aberrazioak: batzuek begi, oin edo esku bakarra zuten; beste batzuek abere buruak, orokorrean ahuntzarena, beste batzuek aldiz ez, Elatha-k bezala, hau ilehoria eta ederra zen.

Ezaugarriak aldatu

Ozeano ezezagunetik haruntzago zegoen lurralde ilun bat zuten bizilekutzat, eta haien etorrera beleek iragartzen zuten.

Balor-ek kopetean begi bat zuen eta beste bat garondoan, haien erregea zen. Emakumezko azti eder bat zen heriotzaren mezularia, honi hiltakoen arimak ematen zizkion. Bere bidaietan beirazko txalupa nat erabiltzen zuen eta gazteak bere edertasunaren xarmaz liluraturik gelditzen ziren, bere atzetik joaten ziren eta honek formoriatarren herrialdera eramaten zituen, han esklabu bilakatuz.

Historia aldatu

Partholon eta bere herriaren aurka borrokatu ziren, eta Irlandako Uhartean bizi ziren Partholon-en ondorengoen biziei amaiera eman zien izurrite bubonikoaren ondoren, fomoriatarrek birpopulatu zuten uhartea berriz.

Baina borrokak sortu ziren berriz, oraingoan Nemed-tarrekin (hilen lurraldeetatik etorritakoak). Nemed-ek lau fomoretarrei batera borroka egiteko erronka luzatu zien eta lau borrokaldietan galdu egin zuen, bere biziari ere amaiera emanez, honenbestez fomoretarrek beren nagusigoa irlandar lurraldeetan zehar ezarri zuten.

Aldi honetan boterea lortu nahian bi errege zeuden liskarretan: Connan eta Morc. Biak ere agintekeri latza zuten ezarria Nemed-tarren gain, azken hauek altxatu egin zirelarik. Beren hiru buruzagien agintepean uhartean barneratu eta dorrea hartu zuten. Morc-en ekintza oldarkor batek Nemed-tarren biziekin amaitu zuen, haietako 30 izakien salbuespenarekin. Bizirik gelditu zirenen azken talde hau Irlandako itsasoen ondoan hil zirela esan ohi da.

Tuatha Dé Danann-tarrak izan ziren Fomoretarrak garaitu zituzten bakarrak, honen ondoren Fomoretarrak heuren aberrira itzuli ziren.

Aipamenak aldatu

Donnelly, Ignatius L.. Atlantis: The Antediluvian World. Dover Publications. Page 406. ISBN 0-486-23371-5.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu