Ireki menu nagusia

Floren Nazabal Leiza (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1969ko uztailaren 14a) nafar aizkolaria da.

Floren Nazabal
Floren Nazabal.jpg
Bizitza
Jaiotza Etxarri Aranatz1969ko uztailaren  14a (50 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak aizkolaria

BizitzaAldatu

Floren Nazabal Etxarri Aranatzen jaio zen, 1969ko uztailaren 14an. Juan Mari aita, eta osabak ere, aizkolariak zirenez gero, txikitatik sortu zitzaion aizkorarako zaletasuna. 12 urte besterik ez zuela egin zuen bere lehenbizko plaza, Iruñeko Sanduzelai auzoan. 14 urterekin, anaiarekin batera, Euskadiko gazte mailako Txapelketa irabazi zuen[1]. Bost urte geroago bigarren mailako txapela jantzi zuen. Bederatzi aldiz irabazi du Nafarroako Txapelketa, 6 aldiz Euskal Herrikoa eta 9 aldiz Donostiako Urrezko Kopa. 2005eko Munduko Txapelketan ere nagusitu zen, Joxe Mari Olasagasti lagun zuela, Australia, Zeelanda Berria eta AEBko bikoteen aurka[2].

Sari garrantzitsuenakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Oihana GALLO SAN ROMAN: Floren Nazabal: Kolpez kolpe Elkarrizketa Guaixe.neten
  2. Donostia, apusturako gune garrantzitsua. Mugi. Euskaraz.net
  3. Nazabal suma su noveno título navarro Noticiasdegipuzkoa.com
  4. Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga 2013 Egursport.com
  5. Antton Espelosin (2009): Aizkora apostuak eta txapelketak.