Flor Guadalupe Mojarraz Salvador (Ciudad del Carmen, 1998ko abenduaren 25a) mexikar idazlea da[1]. Boulevard eleberriarengatik da ezaguna, hasiera batean Wattpad bidez argitaratu zena.

Flor M. Salvador
Bizitza
Jaiotza1998ko abenduaren 25a (25 urte)
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea eta idazlea

Biografia aldatu

Mexiko hego-ekialdeko Campeche estatuan dagoen Ciudad sel Carmen uhartean jaio zen. 15 urte zituela Wattpad online plataforman hasi zen eleberriak idazten. "Ekilorhe" ezizena erabili zuen hasieran[1]. Gutxinaka ezagun egin zen.

One Direction eta 5 Seconds of Summer musika taldeen zalea da eta 5 Seconds of Summer talde australiarra oinarri hartuz "fanfiction" bat osatu zuen, Boulevard izena zuena. Luke Howland pertsonaia da protagonista, 5 Seconds of Summer taldeko Luke Hemmingsen antzirudiko egin zuena[2].

2020ko maiatzaren 17an argitaratu zen Boulevard sagako aurreneko liburu fisikoa. 2021 urtean Latinoamerika guztian zehar liburuak sinatzen ibili zen. Urte hartako abenduan Boulevard sagaren liburu biak argitaratuko zirela esan zuten Flor M. Salvadorrek eta Penguin Random House argitaletxe espainiarrak; Boulevard. Libro I: La Versión De Flor eta Boulevard Libro II: Después De Él.

Liburuak aldatu

  • Boulevard (Editorial Naranja, 2020)
  • Silence (Cosmo Editorial, 2021)[3]
  • Boulevard saga
    • Boulevard N°1: La Versión de Flor (Montena, 2022)
    • Boulevard N°2: Después De Él (Montena, 2022)

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Flor M. Salvador: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  2. (Gaztelaniaz) «BOULEVARD - FLOR SALVADOR | Alibrate» www.alibrate.comundefined (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) lecturalia.com. Silence - Flor M. Salvador. (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Flor M. Salvador