Wolfgang José Bournonville eta Urselekoa

Fleigneseko kondea» orritik birbideratua)

Wolfgang José Bournonville eta Urselekoa, Flegnieseko II. kondea (Mons, Hainaut, 1715eko abenduaren 4a - Madril, 1784ko apirilaren 29a, Valoniako militarra izan zen, Espainiaren zerbitzura aritu zena. Karlos III.a Espainiakoaren agindupean Gipuzkoako kapitan orokorra izan zen.

Wolfgang José Bournonville eta Urselekoa

Aragoiko kapitain jeneral

1768ko martxoaren 24a - 1769ko azaroa
Lucas Fernando Patiño y Attendolo (en) Itzuli - Antonio Manso Maldonado (en) Itzuli
Flemish Company of Corps Guards (en) Itzuli komandante buru

Bizitza
JaiotzaMons1715eko abenduaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1784ko apirilaren 29a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
KidetzaCalatravako Ordena
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAustriako Ondorengotza Gerra

Biografia aldatu

Herbehereetako familia garrantzitsu batekoa zen, Sarseko markesaren semea. 1736an Corpseko guardiako kide sartu zen, Espainiako monarkiaren zerbitzura. Bertan alferez lehenengo eta teniente karguak lortu zituen, ondoren. 1743 eta 1748 artean Filipe I.a Parmakoaren alde aritu zen Austriako Ondorengotza Gerraren Italiako kanpainan. 1744an brigadier gradua eskuratu zuen, eta mariskala 1754an. 1748an Calatravako Ordenean sartu zen. 1760an teniente jeneral izendatu zuten eta 1767an Gipuzkoako kapitain orokor izendatu zuten. 1766ko matxinadaren errepresioan paper garrantzitsua izan zuen[1]. 1768ko martxoaren 24an Aragoiko kapitain orokor izendatu zuten, eta Aragoiko Errege Audientziako presidente. 1769ko azaroaren 8an Corpseko guardiako kapitain izendatu zuten, hil arte izan zuen titulua[2][3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Vicente Kindelan Luttrell» studylib.es (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  2. (Gaztelaniaz) «Wolfgang José Bournonville y de Ursel | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  3. Didier., Ozanam,. (2008). Los capitanes y comandantes generales de provincias en la España del siglo XVIII : estudio preliminar y repertorio biográfico. Universidad de Córdoba ISBN 9788478018871. PMC 318876902. (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).