Flee (filma)
Ihesi (ingelesez: Flee; danieraz: Flugt) 2021eko marrazki bizidunetako dokudrama filma da, Jonas Poher Rasmussen daniarrak zuzendua.
Sinopsia aldatu
Amin Nawabi (ez da izen erreala) jatorri afganiarreko gizona da protagonista; Kopenhagen bizi da egun, eta Jonas Poher Rasmussen zuzendariak elkarrizketatu egin zuen, bere ikaskidea izan baitzen bigarren hezkuntzan. Aminek hamarkadatan gorde du zergatik eta nola alde egin zuen Afganistandik. Filmak aurrera egin ahala joango dira argitzen kontu horiek zein bestetzuk. Elkarrizketaren irudiek eta oroitzapenenetan azaltzen diren Afganistango garaikoek, baita albistegiren batetik hartutakoek, osatzen dute filma.[1]
Aminen historia 1980ko hamarkadan hasten da Kabulen. Ume zoriontsua da, besteak beste A-ha taldearen Take On Me entzuten duena walkmanean hiriko kaleetan pasiatzen duenean. Berehala ohartuko da, baina, bere anaiarekin batera, bizitza zail jarriko zaiela oso beraien herrialdean. Aita atxilo hartuko dute, eta Ameriketako Estatu Batuak eta Errusiar Batasuna tartean diren gerra areagotu egingo da. Amin eta anaia ezkutatu beharrean izango dira, gerrarako bilduak izan ez daitezen. Horrez guztiaz gainera, Amin oso txikitatik ohartuko da sexu berekoak gustatzen zaizkiola, eta hori eramanezina da Afganistanen, homosexualitatea hitza bera debekaturik baitago. Garai hura eta Kopenhagen egun bizi duenekoa uztartzen ditu istorioak.[1]
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b «Ihesean bide, ihesean etxe» Berria 2022-02-12 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |