Fixismoa espezie guztiak munduaren sorreratik aldatu gabe, modu finkoan, iraun dutela dioen doktrina eta teoria da, eboluzioaren teoria zientifikoak adierazitakoaren aurka eta XIX. mendera arte zientzialarien artean ere onarpen zabala izan zuena. Mundua eta bertako izaki bizidun guztiak adimen goren batek, Jainkoak alegia, sortu zuela bultzatzen duen kreazionismoaren teoriarekin batera aurkeztu ohi da[1]. Eboluzionismoak aurkezten dituen fosil eta bestelako frogen aurrean, fixismoaren defendatzaileek besterik gabe hasieran sortu baina gerora desagertutako espezieak direla adierazi edo, egungo espezieekin antzekotasuna duten aztarnen kasuan, horiek denborak aldarazi dituela argudiatuz. Erlijioarekin loturiko teoria izan bada ere, fixismoaren teoria filosofo eta zientzialarien artean garatu zen; adibidez, Carl von Linné (teoria honen sortzailea), Georges Cuvier eta Louis Pasteur fixismoaren teoriaren defendatzaileak izan ziren.

Argizagien sorrera (Kapera Sixtinoa)

AurrekariakAldatu

Antzinako GreziaAldatu

Antzinako Grezian jada eztabaida zegoen espezieen aldaketaren eta fiximoaren artean. Enpedoklesek eta atomistek proposatzen zuten aldaketa existitzen zela. Baina horren aurka zeuden, adibidez Platon, Aristoteles eta estoikoak. Platonen Timeo lanean kreazioaren mito bat ezartzen da, Mendebaldean eragin handia izan zuena Bibliatik kanpoko iturri gisa. Timeon demiurgo baten sorrera lana aipatzen da, unibertso matematiko bat sortzen duena eta arketipo edo forma zehatzak izaki bakoitzarentzat. Ondorioz, izakiak ezin ziren azaldu aldaketaren bidez, baizik eta teleologiaren bidez. Galenok ere ildo hau garatu zuen, eta juduen, kristauen eta islamiar testuekin intererakzio sakonak ditu[2]. Teleologiaren eztabaida Charles Darwinen testuetaraino iritsi zen[3].

FixistakAldatu

Carl Von Linné (1707-1778)Aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Lineo»

Teoría honen sortzailea izan zen XVIII. mendearen erdialdean. Espezieak bakarrik eta euren arteko erlaziorik gabe sortu zirela zioen. Bizidunak leku berdinetik ateratzearen idea ezeztu zuen. Bere idea jaungoikoaren (boteretsuena) eta bere obraren handitasuna gorestea zen.

Bizidun espezieak ordenatu eta klasifikatu zituen. Batez ere, landareak. Esaten ohi zuen, izendatu daitezkeen espezieak eta lehen momentutik eratu ziren ezpezieak berdinak direla. Honegatik, taxonomiaren aita deitzen diote. Berak eratu zuen sistema binomiala zen, hau da, izen general eta espezifiko bat jartzen zion espezie bakoitzari (honako liburuetan agertzen dira: Species Plantarum eta Systema naturae). Hemendik hasita, espezieak zituzten antzekotasun eta ezberdintasunetan erreparatuz, espezieak generoetan antolatu zituen. Ideia honekin, eboluzio ardatsak aurkitu egin dira, eta Charles Darwinen espezien eboluzioa ideia honetan dago oinarrituta hein handi batean. Linné bizi zen garaian ideia hauek garatzea ezin zirela pentsatzen da gaur egun. Horregatik, espezieak eboluziorik ez zeukatela ulertu zuen. Bera fixista zen arren, bere ideaik eboluzionisten bidea argitu zuten.

Georges Cuvier (1769-1832)Aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Georges Cuvier»

Anatomia eta paleontologiak landu zituen gehienbat. Paleontologiaren aita deitzen diote. Bere esanetan, espezie bakoitza bere sorkuntzatik errealitate bat da. Berak uste zuen, espezie bat hiltzerakoan hazi bat usten zuela, eta hazi horretatik, ugalketa hasten zuten berriro ere. Eboluzioaren aurka zegoen Lamarcken ideien kontra baitzegoen[4].

ErreferentziakAldatu

  1. Amundson, Ronald. (2005). The changing role of the embryo in evolutionary thought : roots of evo-devo. Cambridge University Press ISBN 0-511-11326-9. PMC 62325612. (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  2. Sedley, D. N.. (2007). Creationism and Its Critics in Antiquity. University of California Press ISBN 978-0-520-93436-8. PMC 781258870. (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  3. Sloan, Phillip. (2019). Zalta, Edward N. ed. «Evolutionary Thought Before Darwin» The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Metaphysics Research Lab, Stanford University) (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Fijismo» Cuadernos de filosofía (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu