Ireki menu nagusia

Five Minutes of Heaven (euskaraz Bost Minutuz Zeruan) 2009ko Oliver Hirschbiegel alemaniar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Guy Hibbert britainiar gidoigileak idatzi zuen. Liam Neeson eta James Nesbitt aktoreek antzeztu zuten.

Five Minutes of Heaven
Jatorria
Argitaratze-data 2009
Jatorrizko izenburua Five Minutes of Heaven
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa
Iraupena 89 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Belfast, Dundonald, Lurgan, Glenarm eta Newtownards
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Oliver Hirschbiegel
Gidoigilea(k) Guy Hibbert Itzuli
[[Kategoria:Guy Hibbertek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Liam Neeson (Alistair )
James Nesbitt
Anamaria Marinca
Conor MacNeill
Kevin O'Neill
Mark Ryder
Paul Kennedy
Richard Dormer




[[Kategoria:Kevin O'Neillek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Paul Kennedyk Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizle eragilea Steven Wright Itzuli
Edizioa Hans Funck Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea David Holmes (musikaria)
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Ipar Irlanda
Argumentu nagusia Ipar Irlandako gatazka
Kanpo loturak

2009ko urtarrilaren 19an Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1975, Ipar Irlanda, Lurgan hiria. Ipar Irlandako gatazka puri-purian da, alde batetik IRA eta bestetik talde unionistak elkar borrokatzen direlarik. Ulstergo Bolountario Talde loialistak katoliko guztiak errepublikartzat jotzen ditu eta haiek hil asmoz dabil.

Alistair Little (Mark Davison), UVF loialista erakunde armatuaren talde bateko 17 urteko kideak odol isuria jazo dadin ezinegonean dago. Berak eta bere lagun taldeak beren buruzagiengandik James Griffin katoliko gaztea hiltzeko onarpena jaso berri dute. Erailketa gertatzean, biktimaren anaia den 11 urteko Joe Griffin (Kevin O' Neill) mutikoak bere anaia nola hiltzen duten ikusi eta betirako traumatizatua geldituko da, hori gutxi balitz, bere amak (Paula McFetridge) etsipenaren-etsipenez anaiaren hilketa ez eragotzi izana aurpegiratuko dio eta handik gutxira aita semearen heriotzaren atsekabearewn ondorioz bihotzeko batez hilko da.

Hogeitamar urte beranduago, Ipar Irlandan bizi den Bake Prozesua eta Elkarbizitzaren harira, Joe (James Nesbitt) eta Alistair (Liam Neeson) kameren aurrean elkar topatuko dira. Alistairrek jada bere gartzela zigorra betea du, baina Joe Griffinek beste asmo batzuk dauzka gogoan.

AktoreakAldatu

(agerpenaren arabera)

Kanpo estekakAldatu