Fitxategi:Informatika maltzurra.webm

Bereizmen handikoa(WebM audio/video file, VP8/Vorbis, length 2m 26s, 1.920 × 1.080 pixels, 2,67 Mbps overall, file size: 46,37 MB)

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da. Hango deskribapen orriko informazioa behean duzu.
Commons gordailu bat da, lizentzia askea duten multimedia fitxategiena. Lagun dezakezu.

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da

Laburpena

Deskribapena
Euskara: Informatika maltzurra

Malwareari buruzko grafismoa. Hasierako birus informatikoetatik hasita, troiarrak, har informatikoak, eta ransomware. Historian izan diren birus informatiko ospetsu batzuk aipatzen dira. Creeper, Melissa, I love you, Slammer eta Cryptolocker.

Transkribapena:

Lehendabizi bizia sortu zen. Gero, birusak. Eta informatikan gauza bera: lehendabizi, softwarea asmatu zuten, eta gero Creeper azaldu zen, lehen birus informatikoa. “Harrapa nazazu”, esaten zuen. Urtebete geroago, Reaper antibirusa sortu zuten Creeper harrapatzeko.

Creeper joko moduko bat zen, baina ate bat ireki zuen. Geroztik, informatikari batzuen sormena software maltzurra sortzen hasi zen. Eta, orain, ate hori ezin da itxi, sormena geldiezina delako.

Melissa birusak egun gutxi behar izan zituen ehunka mila ordenagailu kutsatzeko. Ordenagailua ez zuen kaltetzen, baina posta elektronikoa mantsotzen zuen eta horrela 80 milioi dolarreko galera eragin zien kutsatutako enpresei.

Nahi gabe bada ere, birusak erabiltzaileak berak zabaltzen ditu. Har informatikoak, ordea, gai dira laguntzarik gabe zabaltzeko. “I love you” harra Filipinetan programatu, eta 45 milioi ordenagailutara zabaldu zuten bi egunetan. Postako kontaktuei bere buruaren kopia bat bidaltzen zien, disko gogorreko datuak borratzen zituen bitartean.

Postatik kanpo ere bada arriskua. Ordenagailuetan ditugun infekzio gehienak troiarrak dira. Guk geuk instalatzen ditugu beste programa baten barruan ezkutatuta datozelako. Batzuk espioiak dira eta teklatuan pikatzen duguna erregistratzen dute. Beste batzuek sistema aldatzen digute ordenagailuaren jabe bihurtzeko. Eta beste batzuk gai dira ordenagailua pizteko itzalita dagoenean. Denetik dago.

Slammer birusak 75.000 zerbitzari kutsatu zituen 10 minutuan. Amerikako Bankua blokeatu zuen, larrialdien telefonoa ere bai eta hegaldi asko ezin abiaturik geratu ziren. Eta bahitzaile informatikoak ere badira: ramsonwareak. CryptoLocker ezagunak diskoa enkriptatzen du, eta dirua eskatzen du deskodetzearen truke.

Maltzurkeria informatikoa. Baina kontuz. Ez dira ordenagailuak bakarrik infektatzen.
Data 2017ko maiatzaren 13a
Jatorria
Egilea
Euskara: Elhuyar Fundazioa eta EiTB - Guillermo Roa (irudiak eta testuak) eta Alaitz Ochoa de Eribe (ahotsa)
English: Elhuyar Fundazioa and EiTB - Guillermo Roa (graphics and texts) and Alaitz Ochoa de Eribe (voice)

Lizentzia

w:eu:Creative Commons
eskuduntza berdin partekatu
This file is licensed under the Creative Commons Attribution-Share Alike 4.0 International license.
Aitortu:
Euskara: Elhuyar Fundazioa eta EiTB - Guillermo Roa (irudiak eta testuak) eta Alaitz Ochoa de Eribe (ahotsa)
English: Elhuyar Fundazioa and EiTB - Guillermo Roa (graphics and texts) and Alaitz Ochoa de Eribe (voice)
Askea zara:
  • partekatzeko – lana kopiatzeko, banatzeko eta bidaltzeko
  • birnahasteko – lana moldatzeko
Ondorengo baldintzen pean:
  • eskuduntza – Egiletza behar bezala aitortu behar duzu, lizentzia ikusteko esteka gehitu, eta ea aldaketak egin diren aipatu. Era egokian egin behar duzu hori guztia, baina inola ere ez egileak zure lana edo zure erabilera babesten duela irudikatuz.
  • berdin partekatu – Lan honetan oinarrituta edo aldatuta berria eraikitzen baduzu, emaitza lana hau bezalako lizentzia batekin argitaratu behar duzu.

Irudi-oineko testuak

Add a one-line explanation of what this file represents

Fitxategi honetan agertzen diren itemak

honako hau irudikatzen du

13 maiatza 2017

Fitxategiaren historia

Data/orduan klik egin fitxategiak orduan zuen itxura ikusteko.

Data/OrduaIruditxoaNeurriakErabiltzaileaIruzkina
oraingoa11:47, 30 urtarrila 20182m 26s, 1.920×1.080 (46,37 MB)Elhuyar Fundazioa{{eu|Bideo hau [http://teknopolis.elhuyar.eus/ Teknopolis saioan agertu da] eta Wikimedia Commonsera igo da Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin egindako akordioa dela eta.}}{{en|This video [http://teknopolis.elh...

Hurrengo orrialdeek dute fitxategi honetarako lotura:

Fitxategiaren erabilera orokorra

Hurrengo beste wikiek fitxategi hau darabilte:

Metadatuak