Fitxategi:Hilezkortasunaren sekretua.webm

Bereizmen handikoa(WebM audio/video file, VP8/Vorbis, length 1m 55s, 1.920 × 1.080 pixels, 2,46 Mbps overall, file size: 33,71 MB)

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da. Hango deskribapen orriko informazioa behean duzu.
Commons gordailu bat da, lizentzia askea duten multimedia fitxategiena. Lagun dezakezu.

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da

Laburpena

Deskribapena
Euskara: Hilezkortasunaren sekretua

Animalia batzuk hilkorrak dira, ez daudelako programatuta hiltzeko. Haietako bat hidra da, zentimetro pare bat baino ez duen bizidun txiki bat. Dena den, beti ez da hilkorra; sexualki ugaltzen bada ez da hilkorra.

Transkribapena:

Antzinako grekoek, bikingoek eta txinatarrek oso argi zuten: jainkoak hilezkorrak dira; gu ez. Greziako jainko mitologikoak ez ziren hiltzen anbrosia jaten zutelako, iparraldekoak fruta sakratuak jaten zituztelako, eta Txinakoak belarrak eta arrain batzuk. Tentazio handia litzateke janari horiek bilatzea, fantasiazkoak ez balira.

Horregatik, ez ditu inork bilatzen, noski, baina biologoek ezagutzen dute hilezkortasuna. Hiltzen ez diren bizidunak topatu dituzte. Zenbait marmoka eta beste ornogabe batzuk ez daude programatuta hiltzeko. Haien artean, gehien ikertu dutena hidra da, animalia oso sinple bat; bi zatitan moztuta ere, hil ordez, zati bakoitzetik hidra bat hazten da. Zelulak etengabe berritzen ditu, eta zelula horiek guztiak gazteak dira. Hiltzekotan, hondamen baten ondorioz edo harrapari batek janda hiltzen da hidra.

Hidraren hilezkortasunaren sekretua lapurtu genezake. Baina kontuz: agian sekretu hori ez dugu gustukoa izango. Hidra hilezkorra da, baina zenbait kondiziotan bakarrik. Zorrotzena, sexurik ez izatea. Normalean, asexualki ugaltzen da, baina egoera larrietan, sexua erabiltzen du dibertsitate genetikoa eskuratzeko. Eta orduan hilkor bihurtzen da.

Hidraren hilezkortasunaren sekretua geureganatuz gero, aukeratu egin beharko genuke. Sexua izan edo betiko bizi. Zuk zer aukeratuko zenuke?
Data 2016ko urriaren 15a
Jatorria
Egilea
Euskara: Elhuyar Fundazioa eta EiTB - Guillermo Roa (irudiak eta testuak) eta Alaitz Ochoa de Eribe (ahotsa)
English: Elhuyar Fundazioa and EiTB - Guillermo Roa (graphics and texts) and Alaitz Ochoa de Eribe (voice)

Lizentzia

w:eu:Creative Commons
eskuduntza berdin partekatu
This file is licensed under the Creative Commons Attribution-Share Alike 4.0 International license.
Aitortu:
Euskara: Elhuyar Fundazioa eta EiTB - Guillermo Roa (irudiak eta testuak) eta Alaitz Ochoa de Eribe (ahotsa)
English: Elhuyar Fundazioa and EiTB - Guillermo Roa (graphics and texts) and Alaitz Ochoa de Eribe (voice)
Askea zara:
  • partekatzeko – lana kopiatzeko, banatzeko eta bidaltzeko
  • birnahasteko – lana moldatzeko
Ondorengo baldintzen pean:
  • eskuduntza – Egiletza behar bezala aitortu behar duzu, lizentzia ikusteko esteka gehitu, eta ea aldaketak egin diren aipatu. Era egokian egin behar duzu hori guztia, baina inola ere ez egileak zure lana edo zure erabilera babesten duela irudikatuz.
  • berdin partekatu – Lan honetan oinarrituta edo aldatuta berria eraikitzen baduzu, emaitza lana hau bezalako lizentzia batekin argitaratu behar duzu.

Irudi-oineko testuak

Add a one-line explanation of what this file represents

Fitxategi honetan agertzen diren itemak

honako hau irudikatzen du

15 urria 2016

Fitxategiaren historia

Data/orduan klik egin fitxategiak orduan zuen itxura ikusteko.

Data/OrduaIruditxoaNeurriakErabiltzaileaIruzkina
oraingoa12:09, 30 urtarrila 20181m 55s, 1.920×1.080 (33,71 MB)Elhuyar FundazioaBertsio egokia, musikarekin nahastuta
10:48, 8 urtarrila 20181m 55s, 1.920×1.080 (34,92 MB)Elhuyar FundazioaAudioa hobeto kodetuta
19:50, 5 urtarrila 20181m 55s, 1.920×1.080 (35,3 MB)Elhuyar Fundazioa{{eu|Bideo hau [http://teknopolis.elhuyar.eus/ Teknopolis saioan agertu da] eta Wikimedia Commonsera igo da Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin egindako akordioa dela eta.}}{{en|This video [http://teknopolis.elh...

Hurrengo orrialdeek dute fitxategi honetarako lotura:

Fitxategiaren erabilera orokorra

Hurrengo beste wikiek fitxategi hau darabilte:

Metadatuak