Bereizmen handikoa(WebM audio/video file, VP8/Vorbis, length 2m 6s, 1.920 × 1.080 pixels, 3,54 Mbps overall, file size: 53,2 MB)

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da. Hango deskribapen orriko informazioa behean duzu.
Commons gordailu bat da, lizentzia askea duten multimedia fitxategiena. Lagun dezakezu.

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da

Laburpena

Deskribapena
Euskara: Euri artifiziala

Lainoak erein. Gizakiaren ahalegina euria kontrolatzeko. Batzuetan euria eragiteko, eta beste batzuetan euria gerarazteko, gizakia saiatu da lainoak manipulatzen. Batez ere, zilar ioduroa jaurti da hodeietara horretarako. Baina sistema ez da fidagarria.

Transkribapena:

823 urtean, Tang dinastiaren garaian, lehorte handia izan zen Txinan, eta Bai Juyi, Hangzhou-ko gobernadorea Jainkoekin negoziatzera irten zen. Euria eragiteko eskatu zion Herensuge Beltzari. Hiru egunetan euririk egin ezean, Herensugeari jainkotasun-maila jaitsiko zion, Jainkoek ez baitute berezkoa dohain hori.

Hamabi mende geroago, Pekinen, 2008ko Joko Olinpikoen inaugurazioa baino lau ordu lehenago txinatarrek zilar ioduroarekin bonbardatu zituzten hodeiak, euria estadioan izan beharrean beste edozein tokitan bota zezaten. Lainoak erein zituzten, eta estadioan ez zuen euririk egin.

Baina ezin da jakin euria horren ondorioa izan zen ala ez. Zilar ioduroaren partikulek izotz-partikulen antza dute; elkarri lotzen zaizkio hodeietan, eta lurrerantz erortzen dira likido bihurtuta. Euria. Hala ere, Munduko Meteorologia Erakundeak dio ioduroa ez dela beti eraginkorra. Litekeena da euria berez sortu izana.

Zilar ioduroa edo CO2 solidoa erabilita, mundu osoan saiatu izan dira euria kontrolatzen, baina zaila da. Australian, adibidez, bertan behera utzi zuten lainoak ereiteko ikerketa. Ikerketak euria ugaritu beharrean, konspirazio-teoriak ugaritzen ditu. Esaten dute Woodstock-eko kontzertuan euria eragin zuela Estatu Batuetako gobernuak. Eta Vietnamgo gerran montzoia luzatu zuela. Zaila da sinesten.

Gaur egun, euria eta elurra eragiteko saiakerak egiten dira. Hegazkinek airetik eta kanoiek lurretik, lainoak ereiten dituzte, emaitza handirik gabe. Eta eskerrak. Pentsa nolakoa izango litzatekeen meteorologoen lana arrakasta izanez gero.
Data 2017ko ekainaren 24a
Jatorria
Egilea
Euskara: Elhuyar Fundazioa eta EiTB - Ester Arrieta (irudiak), Guillermo Roa (testuak) eta Alaitz Ochoa de Eribe (ahotsa)
English: Elhuyar Fundazioa and EiTB - Ester Arrieta (graphics), Guillermo Roa (texts) and Alaitz Ochoa de Eribe (voice)

Lizentzia

w:eu:Creative Commons
eskuduntza berdin partekatu
This file is licensed under the Creative Commons Attribution-Share Alike 4.0 International license.
Aitortu:
Euskara: Elhuyar Fundazioa eta EiTB - Ester Arrieta (irudiak), Guillermo Roa (testuak) eta Alaitz Ochoa de Eribe (ahotsa)
English: Elhuyar Fundazioa and EiTB - Ester Arrieta (graphics), Guillermo Roa (texts) and Alaitz Ochoa de Eribe (voice)
Askea zara:
  • partekatzeko – lana kopiatzeko, banatzeko eta bidaltzeko
  • birnahasteko – lana moldatzeko
Ondorengo baldintzen pean:
  • eskuduntza – Egiletza behar bezala aitortu behar duzu, lizentzia ikusteko esteka gehitu, eta ea aldaketak egin diren aipatu. Era egokian egin behar duzu hori guztia, baina inola ere ez egileak zure lana edo zure erabilera babesten duela irudikatuz.
  • berdin partekatu – Lan honetan oinarrituta edo aldatuta berria eraikitzen baduzu, emaitza lana hau bezalako lizentzia batekin argitaratu behar duzu.

Irudi-oineko testuak

Add a one-line explanation of what this file represents

Fitxategi honetan agertzen diren itemak

honako hau irudikatzen du

24 ekaina 2017

media type ingelesa

video/webm

Fitxategiaren historia

Data/orduan klik egin fitxategiak orduan zuen itxura ikusteko.

Data/OrduaIruditxoaNeurriakErabiltzaileaIruzkina
oraingoa11:47, 30 urtarrila 20182m 6s, 1.920×1.080 (53,2 MB)Elhuyar Fundazioa{{eu|Bideo hau [http://teknopolis.elhuyar.eus/ Teknopolis saioan agertu da] eta Wikimedia Commonsera igo da Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin egindako akordioa dela eta.}}{{en|This video [http://teknopolis.elh...

Hurrengo orrialdeek dute fitxategi honetarako lotura:

Fitxategiaren erabilera orokorra

Hurrengo beste wikiek fitxategi hau darabilte:

Metadatuak