Fitxategi:Begiaren migrazioa.webm

Bereizmen handikoa(WebM audio/video file, VP8/Vorbis, length 1m 55s, 1.920 × 1.080 pixels, 4,23 Mbps overall, file size: 57,84 MB)

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da. Hango deskribapen orriko informazioa behean duzu.
Commons gordailu bat da, lizentzia askea duten multimedia fitxategiena. Lagun dezakezu.

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da

Laburpena

Deskribapena
Euskara: Begiaren migrazioa

Migrazioa arrainetan. Batetik, migrazio geografikoa, bestetik migrazio bertikala eguneko zikloarekin eta azkenik, gorputz-atalen migrazioa. Adibidez, itsas hondoko arrainen begien migrazioa. Pleuronektiformeak.

Transkribapena:

Migrazioa hitz aproposa da arrainentzat. Ez guztiak, baina espezie asko, toki batetik bestera mugitzen dira. Atunak, izokinak edo marrazoak, esate baterako, leku batetik bestera joaten dira, eta leku esaten dugunean itsaso batetik bestera esan nahi dugu. Eta ez dira bakarrak. Arrain migratzaile asko daude ozeanoan.

Baina mapan marraz dezakeguna ez ezik, beste migrazio-mota bat ere egiten dute arrainek. Sakonera batetik besterako migrazioa da, egunaren eta gauaren zikloaren barruan. Fitoplanktona eta zooplanktona gora eta behera ibiltzen dira, batzuetan argi bila eta beste batzuetan elikagai bila. Eta planktonaren atzetik, arrainek ere antzeko bidaia egiten dute.

Eta arrainentzat, migrazio hitza beste arrazoi batengatik ere bada aproposa. Espezie batzuetan, gorputzaren barruan gertatzen da migrazioa. Hazi ahala, begi bat tokiz aldatzen zaie. Itsas hondoko arean bizi diren arrainei gertatzen zaie: erreboiloa, mihi-arraina, oilarra eta mota bereko espezieak.

Biologoek arrain plektoneuriformeak deitzen diete, eta arrain zapalak dira. Goiko aldea areazko itsas hondoaren kolorekoa dute, bertan kamuflatzeko, eta azpialdea, aldiz, zuria izaten dute. Baina hori helduak direneko itxura da.

Oso bestelako itxurarekin jaiotzen dira, nolabait esateko, arrainen ohiko diseinuarekin. Larbak direnean, bi alde simetriko dituzte, begiak alde banatan dituztela, eta larba izateari utzi baino lehen, begi batek beste aldera migratzen du eta simetria apurtzen da. Esandakoa, migrazio hitza oso-oso aproposa da arrainentzat.
Data 2017ko apirilaren 22a
Jatorria
Egilea
Euskara: Elhuyar Fundazioa eta EiTB - Ester Arrieta (irudiak), Guillermo Roa (testuak) eta Alaitz Ochoa de Eribe (ahotsa)
English: Elhuyar Fundazioa and EiTB - Ester Arrieta (graphics), Guillermo Roa (texts) and Alaitz Ochoa de Eribe (voice)

Lizentzia

w:eu:Creative Commons
eskuduntza berdin partekatu
This file is licensed under the Creative Commons Attribution-Share Alike 4.0 International license.
Aitortu:
Euskara: Elhuyar Fundazioa eta EiTB - Ester Arrieta (irudiak), Guillermo Roa (testuak) eta Alaitz Ochoa de Eribe (ahotsa)
English: Elhuyar Fundazioa and EiTB - Ester Arrieta (graphics), Guillermo Roa (texts) and Alaitz Ochoa de Eribe (voice)
Askea zara:
  • partekatzeko – lana kopiatzeko, banatzeko eta bidaltzeko
  • birnahasteko – lana moldatzeko
Ondorengo baldintzen pean:
  • eskuduntza – Egiletza behar bezala aitortu behar duzu, lizentzia ikusteko esteka gehitu, eta ea aldaketak egin diren aipatu. Era egokian egin behar duzu hori guztia, baina inola ere ez egileak zure lana edo zure erabilera babesten duela irudikatuz.
  • berdin partekatu – Lan honetan oinarrituta edo aldatuta berria eraikitzen baduzu, emaitza lana hau bezalako lizentzia batekin argitaratu behar duzu.

Irudi-oineko testuak

Add a one-line explanation of what this file represents

Fitxategi honetan agertzen diren itemak

honako hau irudikatzen du

22 apirila 2017

MIME type ingelesa

video/webm

checksum ingelesa

bafeae85c2cd87a919a4a1ed058d23f20fb67fde

data size ingelesa

60.651.419 Byte

114,752 segundo

1.080 pixel

1.920 pixel

Fitxategiaren historia

Data/orduan klik egin fitxategiak orduan zuen itxura ikusteko.

Data/OrduaIruditxoaNeurriakErabiltzaileaIruzkina
oraingoa11:46, 30 urtarrila 20181m 55s, 1.920×1.080 (57,84 MB)Elhuyar Fundazioa{{eu|Bideo hau [http://teknopolis.elhuyar.eus/ Teknopolis saioan agertu da] eta Wikimedia Commonsera igo da Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin egindako akordioa dela eta.}}{{en|This video [http://teknopolis.elh...

Hurrengo orrialdeek dute fitxategi honetarako lotura:

Fitxategiaren erabilera orokorra

Hurrengo beste wikiek fitxategi hau darabilte:

Metadatuak