Finlandia, opus 26, Jean Sibelius konposatzaile finlandiarrak idatzitako olerki sinfoniko bat da. Jatorrian 1899an idatzia izan zen eta ondoren 1900ean berrikusia.

Historia aldatu

Lan honek zazpi minutu inguruko iraupena du, eta ia bere osotasunean erritmo eta estilo zurrunbilotsu bat du, orkestra karga handiarekin, finlandiar herriaren opresioa eta borroka sinbolizatuz, itxaropenezko ereserki batean amaituz.

Lan hau arrazoi patriotikoengatik idatzia izan zen, herri oposizioa mugiarazteko Errusiar Inperioak finlandiar autonomia ezabatu izanaren aurrean. Ospetsu egin ziren lanak tsarren zentsura gainditzeko jaso zituen izen ezberdinak, horien artean Sentimendu Zoriontsuak Udaberriaren Iristean Finlandian.

"Finlandia" ereserkia aldatu

Ziuraski, olerki sinfoniko honen zatirik ezagunena amaierako ereserkia da, "Finlandia" ereserkia bezala ezaguna. Ereserki hau Sibeliusek berak banandutako orkestra lan bihurtu zen, eta 1941ean, Veikko Antero Koskenniemik gaur egun ereserkia ezagun egin duen letra idatzi zuen.

Finlandiak ez du ereserki nazional ofizial bat, Maamme, ereserki ofiziotsua, askoz ezagunagoa den arren, Finlandia zenbait alditan proposatu da ereserki ofiziala izateko.

Finlandiaren musika Biafra estatu independentistaren ereserki nazionalerako ere erabili zen, baita ereserki erlijioso askotan ere.