Finders Keepers (Stephen Kingen eleberria)

Finders Keepers, euskaraz: «Galtzaileak Ordaintzen Du», 2015eko Stephen King idazlearen detektibe eleberri bat da. 2015eko ekainaren 2an argitaratua izan zen.

Finders Keepers (Stephen Kingen eleberria)
Jatorria
Egilea(k)Stephen King
Argitaratze-data2015
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaCharles Scribner's Sons (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoacrime fiction (en) Itzuli
Hizkuntzaestatubatuar ingelesa
kronologia
Mr. Mercedes Finders Keepers (Stephen Kingen eleberria) End of Watch (eleberria)

Mr. Mercedes (2015) eta End of Watch (2016) eleberriekin batera Bill Hodges detektibeari buruzko trilogia osatzen du.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

John Rothstein jenioa eta kultuzko idazlea Jimmy Gold fikziozko pertsonaiaren sortzailea da. Morris Bellamy bere onetik atera da, ez Rothsteinek idaztetik laga duelako bakarrik, baita Jimmy Gold konformagaitzak publizitatean jarduteko bere burua saldu duela uste duelako ere. Morrisek Rothstein hiltzea eta bere segurtasun kaxa hustutzea erabaki du, ez soilik dirua bereganatzeko bita bertan dagoen benetako altxorraz nagusitzeko ere: Jimmy Goldi buruzko eleberri berri bat idazteko ohar koadernoa.

Morrisek dena ezkutatu eta hurrengo egunean beste hilketa izugarri baten ondorioz espetxean amaituko du. Hamarkada batzuk geroago, Pete Saubers izeneko mutil btek altxorra topatu eta orain Bill Hodges, Holly Gibney eta Jerome Robinson hirukoteak mutila eta haren familia 35 urte espetxean egon ondoren aterako den Morris mendekuzalea eta eroaz babestu beharko dituzte.

Kanpo estekak aldatu