Finantzaz haratago Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sarea[1] da, EAEn finantza etiko eta alternatiboetako hezkuntza sustatu eta zabaldu egiten duen plataforma. Gaur egun sare honetan parte hartzen duten erakundeak hauexek dira: Elkarcredit, Finantza Etikoak Elkartea (EAEn Fiare Proiektua Babesteko Elkarte Ohia), Mugarik gabeko Ekonomilariak eta Oikocredit.

Helburuak aldatu

Hezkuntza finantzario kritikoaren bitartez ekonomia eraldatzaileak babestea da sarearen helburuetako bat. Horrez gain, irakasleak eta gizarteak jasotako hezkuntza ekonomiko eta finantzarioari buruzko hasunarketa kritiko eta konstruktiboa eraiki nahi du.

Gaur egungo hezkuntza sisteman ikuspegi finantzario tradizionalak duen garrantziari aurre egiteko Finantzaz Haratagotik ikasgeletan erabili daitekeen material alternatiboa argitaratzen dute, egungo sistemari buruz ikuspegi kritikoa sustatzeko, ekonomia eraldatzaileen aldeko apustua egiteko eta sozialagoa eta jasangarriagoa den mundu baten alternatibaren adibidea erakusteko. Etorkizunera begira, sarearen erronka nagusieneteko bat eragin politikoa izatea da, hezkuntza-sistea hobetzeko gaitasuna izateko.

Erreferentziak aldatu

  1. «FINANTZAZ HARATAGO» FINANTZAZ HARATAGO (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).