Film balkonowy
Film balkonowy (euskaraz balkoiko filma) 2021eko poloniar film dokumentala da, Pawel Lozinskik idatzia, zuzendua eta filmatua. Zuzendariak Varsoviako apartamentuaren azpian kaletik pasatzen diren pertsonekin dituen elkarrizketek osatzen dute filma. Istorio bakoitza bakarra da, eta bizitzari norbanako gisa aurre egiteko modua aztertzen du.[1]
Film balkonowy | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | Film balkonowy |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa errusiera poloniera |
Jatorrizko herrialdea | Polonia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 100 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Paweł Łoziński (en) |
Gidoigilea(k) | Paweł Łoziński (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Paweł Łoziński (en) Agnieszka Mankiewicz (en) Izabela Łopuch (en) |
Edizioa | Paweł Łoziński (en) Bartłomiej Piasek (en) Piotr Wójcik (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jan Duszyński (en) |
Argazki-zuzendaria | Paweł Łoziński (en) |
Argumentu nagusia | human life (en) , eguneroko bizimodua eta giza izaera |
Historia | |
Nominazioak | |
thebalconymovie.com | |
Ekoizpena aldatu
Bi urte baino gehiago igaro zituen Pawel Łozińskik (pandemia baino lehen hasi zen, 2018an) adin guztietako gizon eta emakumeak filmatzen Varsovian (Polonia).[2][3] Ia 2.000 lagunen joan etorriak grabatu zituen filmazioan, prozesua bi urtez luzatu baitzen eta 165 grabazio egun izan baitzituen.[3][4]
Sinopsia aldatu
Varsovian, Paweł Łozińskiren etxearen azpitik pasatzen ari da jendea. Batzuk lasai dabiltza, beste batzuk presaka, batzuk ia noraezean. Paseo bat ematen ari dira seme-alabekin, berandu iristen ari dira lanera edo hitzordura, nekatuta itzultzen ari dira etxera edo etxetik ateratzen ari dira maskotekin. Bizi une desberdinetan daude guztiak, nahi, helburu edo xede desberdinak dituzte, eta bakoitzak bere ikuspegi berezia du izateari buruz, gutxi gorabehera hausnartua.[5]
Argitarapena aldatu
2021eko abuztuaren 7an estreinatu zen Locarnoko Zinemaldiko Semaine de la critique-en.[6] Pelikula 2022ko apirilaren 8an kaleratu zen Poloniako antzokietan, eta geroago HBO Max-en atera zen 2022ko apirilaren 17an.[7][8]
Euskal Herrian Punto de vista jaialdian aurkeztu zen, Iruñean, 2022ko martxoan.[9]
Sariak aldatu
Poloniako zinema akademiak filma Oscarretarako izendatu zuen, Nazioarteko Film Luze Onenaren kategorian lehiatzeko, baina filma ez zen hautatua izan.[10]
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Ingelesez) «The Balcony Movie (2021)» Radio Times.
- ↑ «"We Joke That This is a Pre-covid Movie Made from a Safe Social Distance": Paweł Łoziński on his First Look Closing-Night Doc The Balcony Movie» IMDb.
- ↑ a b (Polonieraz) Ossowska, Marta. (2022-04-18). «Wyszedł na balkon i spytał Polaków, co ich boli. Potem nie mógł spać» film.wp.pl.
- ↑ (Polonieraz) «Paweł Łoziński : "Film balkonowy" miał dać nadzieję, że Ziemia jest wciąż dobrym miejscem do życia» dzieje.pl.
- ↑ «Filma» Punto de Vista jaialdia (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ (Ingelesez) «The Festival - Film Sections - Semaine de la critique» Locarno Film Festival.
- ↑ (Polonieraz) «'Film balkonowy' Pawła Łozińskiego w kinach od 8 kwietnia, od 17 kwietnia w HBO Max» www.wirtualnemedia.pl.
- ↑ (Polonieraz) «"Film balkonowy": pierwszy polski film dokumentalny HBO Max. O czym opowiada? | Rozrywka Radio ZET» rozrywka.radiozet.pl 2022-04-15.
- ↑ «2022ko edizioa» Punto de Vista jaialdia (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ (Polonieraz) PISF - Filmy zgłoszone na polskiego kandydata do Oscara. .
Kanpo estekak aldatu
- Film balkonowy Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)