Filipe I.a Hessekoa

Filipe I.a Hessekoa (Marburg, 1504ko azaroaren 13 - Kassel, 1567ko martxoaren 31), der Großmütige edo Bihoztuna ezizenduna, Pizkunde garaiko Printzerik nabarmenetako bat izan zen, Erreforma Protestanteari babesa emanez.

Filipe I.a Hessekoa
Wartburg-Philipp.von.Hessen.JPG
monarka

Bizitza
Jaiotza Marburg1504ko azaroaren 13a
Heriotza Kassel1567ko martxoaren 31 (62 urte)
Hobiratze lekua Martinskirche (en) Itzuli
Familia
Aita William II, Landgrave of Hesse
Ama Anna of Mecklenburg-Schwerin
Ezkontidea(k) Christine of Saxony (en) Itzuli  (1523ko abenduaren 11 (egutegi gregorianoa) -
Margarethe von der Saale (en) Itzuli  (1540 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua House of Hesse (en) Itzuli
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa

Gilen II.a Hessekoaren semea, Hesseko landgrave izendatua izan zen. Nekazariak gogor zapaldu zituen Turingian (1525), baina 1526an Erreformaren alde egin zuen; Marburgen lehen unibertsitate protestantea sortu zuen (1527); bertan Lutero eta Zwingli adosteko asmoz elkarrizketa bat antolatu zuen (1529), eta Saxoniako Joan-Frederikorekin Esmalkaldako Liga eratu zuen (1530). Bi emazte zituela eta, Alemaniako protestantismoan zuen gailentasuna galdu zuen. Karlos V.ak menderatu eta preso hartu zuen (1547-52), Passauko hitzarmenari esker askatu zuen, eta ondoren protestante eta katolikoen arteko bakeak egiten saiatu zen.

ErreferentziakAldatu